Selah Sue
Selah Sue (izen osoa Sanne Greet A. Putseys) (Leefdaal, Flandria, 1989ko maiatzaren 3a) Belgikako abeslari eta kantautorea da. Soul, reggae, pop, R&B estiloak jorratzen ditu. Bere aurreneko diskoak Europan zein Estatu Batuetan arrakasta handia izan zuen.
Selah Sue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sanne Greet A. Putseys |
Jaiotza | Lovaina, 1989ko maiatzaren 3a (35 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Bizilekua | Bertem |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Hezkuntza | |
Heziketa | KU Leuven |
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikaria eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Selah Sue |
Genero artistikoa | soula rhythm and bluesa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Because Music (en) |
selahsue.com | |
Biografia
aldatuSanne Putseys Lovaina ondoko herrixka batean jaio zen, Flandrian. Hamabost urterekin gitarra akustikoa jotzen ikasi zuen eta kantuak konposatzen hasi zen. Hamazazpi urte zituela ekoizle belgikar batek "demo" bat graba zezan eskatu zion ondoren diskoetxe bateki n kontratua sinatzeko, baina berak uko egin zion, abestiak gehiago landu nahi zituen. Lovainako Open Mic-avond jaialdiko partehartzaile gazteena izan zen. Livoniako Unibertsitatean psikologia ikasketak egiten hasi zen baina musikari ere heldu zion, kontzertuak emanez eta abesti ezagun batzuen coverrak eginez.
2009an EP bat grabatu zuen, Black Part Love[1], eta Belgikako musika jaialdietan parte hartzeko aukera izan zuen, bai eta atzerriko jaialdi batzuetan ere, Herbeheretan, Frantzian eta Hungarian besteak beste. 2010 urtean bigarren EP-a kaleratu zuen, Raggamuffin izenekoa[2].
2011 urtean bere izen artistikoa daraman disko luzea argitaratu zuen. Berehalako arrakasta izan zuen Belgika, Herbehereak, Frantzia eta Suitzako musika zerrendetan goiko postuetan kokatuz[3]. 720.000 kopia saldu ziren Europan, erdia Frantzian, eta 2012an Estatu Batuetan atera zenean 400.000 deskarga izan zituen. Platinozko disko laukoitza (Belgikan), bikoitza (Frantzian) eta platinozko diskoa (Polonian) eskuratu zuen. Rolling Stone musika aldizkariak 2002ko aurpegi berrietako bat izendatu zuen eta urte berean Luxenburgoko errege ezkontzan jo zuen. 2012 amaieran Rarities izeneko bilduma diskoa plazaratu zuen.
2014an Alone EP-a[4] eta 2015ean Reason diskoa atera zituen. Belgikan urrezko diskoa izan zen. 2016an Eurovision Abesti Lehiaketan Belgikak aurkeztu zuen abestiaren egileetako bat izan zen.
2020 urtean EP berria atera du, Bedroom, eta aurreneko singlea You izan da[5].
Diskografia
aldatuDiskoak
aldatu- Selah Sue (2011)
- Rarities (2012) - bilduma diskoa
- Reason (2015)
EP-ak
aldatu- Black Part Love (2009)
- Raggamuffin (2010)
- iTunes Festival : London 2011 (2011)
- Alone (2014)
- Bedroom (2020)
Sariak
aldatu- Flemish Music Industry Awards[6]:
- 2011: Hiru sari
- European Border Breakers Award:
- 2012: Publikoaren saria
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Selah Sue - Black Part Love» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ «Selah Sue - Raggamuffin» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ «Discografie Selah Sue» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ (Frantsesez) «On connaît enfin la date de sortie de l'album de Selah Sue» Pure 2014-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
- ↑ (Frantsesez) Pineau, marine. (2020-04-17). «Selah Sue annonce son nouvel EP avec You, un nouveau single» virginradio.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Milow en Selah Sue kapen drie MIA's weg, Mauro beste muzikant» focus.knack.be 2011-12-11 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selah Sue |