Joxe Lizaso

bertsolaria

Joxe Lizaso Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1927ko martxoaren 10a - 2009ko apirilaren 1a) bertsolaria izan zen. Azpeitian jaio eta Saraberri baserrian hazi zen, Txapel, Zepai eta Iturzaeta bertsolarien auzo berean. Sebastian Lizaso bertsolariaren aita eta Beñat Lizasoren aitona da. Hamazazpi urte zituela hasi zen bertso kantari. Landeta auzoan taberna zuen, eta haren inguruan sortu zen Azpeitiko bertsolari talde garrantzitsu bat, Agirrek, Lazkanok eta abarrek osatzen zutena. Lagun izan zituen Uztapide, Basarri, Xalbador, Mattin eta Hernani Txikia. Lehenengo aldiz bertsotan Santa Engrazin egin zuen, Irunen.[1] Lizasoren bertsogintza erraza eta azkarra da, landugabea. Hizkera egokia darabil du eta umorez jantzia.

Joxe Lizaso
Joxe Lizaso (eskuinean), Jon Lopategiren ondoan
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1927ko martxoaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2009ko apirilaren 1a (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Ezkerretik hasita, Azpillaga, Koxme Lizaso, Lopategi, Joxe Lizaso, Uztapide, Lasarte, Mitxelena, Mattin eta Xalbador, Ereñotzun, 1975eko maiatzaren 4an Uztapideri egindako omenaldian.

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.