Scleroderma cepa
Scleroderma cepa Sclerodermataceae familiako perretxiko pozoitsua da.
Scleroderma cepa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Sclerodermataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Scleroderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Scleroderma cepa Pers., 1801 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lurrean zanpatutako patata baten itxura du, ia oinik gabea, eta izar baten moduan irekitzen da. Toxikoa, genero honetako espezie guztiak bezala
DeskribapenaAldatu
Hona hemen bere ezaugarriak:[1]
Karpoforoa: 4 cm artekoa, ia esferikoa, hanka gabea, mizeliozko lokarri gabea, estaldura lodia, leuna, denbora lehorrean edo zahartzean zatikatua, kolore arre-okretik arre-laranjarakoa, ilunagoa edo argiagoa, heltzen denean goian irregularki irekitzen da, estaldura moztean zurixka da eta denbora batera kolore arre-laranja edo arre-gorrizta hartzen du.
Gleba: Kolore arre-biolazeoa edo biolazeoa du, heltzen denean beltz-biolazeoa. Usain ahulekoa. Esporen kolorea arre-biolazeo ilun-iluna.
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko “sclera” hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta “derma” hitzetik, azala esan nahi du.
ToxikotasunaAldatu
Okadak eta beherakoak eragin ditzake.
Nahasketa arriskuaAldatu
Scleroderma verrucosum perretxikoarekin, oin oso garatua du eta kanpoko estalkia ez da hain lodia. Scleroderma areolatum perretxikoarekin, honek ere oina du, baina ez hain garatua. Scleroderma citrinum perretxikoarekin, hau da ohikoena eta ez dauka oinik, baina honen gainazala asko horitzen da igurtzita.
Sasoia eta lekuaAldatu
Hostozabalen eta koniferoen baso hareatsuetan, humus ugari dagoen lekuetan.
Banaketa eremua: Amerika, Europa, Afrika, Errusia, Japonia, Filipinak, Himalaia, Australia, Zeelanda Berria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2001). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo, EDITORIAL PIRINEO, 614 or. ISBN 84-87997-86-4..