Scleroderma areolatum
Scleroderma areolatum Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Scleroderma areolatum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Sclerodermataceae |
Generoa | Scleroderma |
Espeziea | Scleroderma areolatum Ehrenb., 1818 |
Haragiaren testura eta zaporea kalitatezkoak ez diren arren, gaztetan jan daitezke, oso epe laburrean, gleba erabat zuri dagoen bitartean.
DeskribapenaAldatu
Karpoforoa: Subglobosoa, txikia, 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, beheko aldean 0,5 eta 1,5 cm bitarteko luzerakoa hanka antzeko txiki bat du.
Peridioa: Sinplea, horixka, inguru erregularreko ezkata ilun txikiz apaindua, batzuetan, aureola fin batez inguratuta egoten dira. Helduaroan, goialdean arraildura irregular batek irekitzen du.
Gleba: hasieran, zurixka, gero, zahartzean marroi-beltzaxka koloreko hautsa. Ez du kapiliziorik, Scleroderma guztiekin gertatzen den bezala.[2]
Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du, eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du.
JangarritasunaAldatu
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskuaAldatu
Scleroderma verrucosum delakoarekin nahasten da, baina honek peridioa ezkatatxo irregularrez estalia du, eta hanka antzekoa handiagoa du.
Sasoia eta lekuaAldatu
Udazkenean, bide bazterretako humusean, baita hostozabalen eta baso mistoetan ere. Espezie hau oso ohikoa da Europako iparraldean eta oso arraroa Iberiar penintsulan.[4]
Banaketa eremuaAldatu
Eurasia, Ipar Amerika, Australia.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 518 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 302 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..