Sara Simeoni (Rivoli Veronese, Italia, 1953ko apirilaren 19a) altuera-jauzian arrakasta handia lortutako emakumezko atleta italiarra da. 1980ko Moskuko Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen, eta 1976ko Montrealen eta 1984ko Los Angelesen zilarra. Gainera, mundu mailako errekorra izan zuen tarte batez, 1978an 2,01 m egin zituelarik.

Sara Simeoni

(1973)
Bizitza
JaiotzaRivoli Veronese1953ko apirilaren 19a (71 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Familia
Ezkontidea(k)Erminio Azzaro
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria, atleta eta banderaduna
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1978ko abuztuaren 4a2,01
Q3422187 Itzuli1978ko abuztuaren 4a2,01
Italian records in athletics (en) Itzuli1971ko abuztuaren 12a1,78
Italian records in athletics (en) Itzuli1974ko irailaren 8a1,89
Italian records in athletics (en) Itzuli1978ko abuztuaren 4a2,01
emakumeen goranzko jauziaren munduko errekorra1977ko abuztuaren 26a2
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua60 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14355618 Olympic.org: sara-simeoni Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Nerabezaroan, balet klasikoko dantzari izan nahi zuen, eta Milango Scalarako sarrera ere onartu zioten. Altuera-jauzia egiten hasi zen hamahiru urterekin, 1966. urtean, nahiz eta garai hartan oraindik "guraizearen" estiloarekin salto egiten zuen. 1969an aldatu zen Fosbury Flop estilora, eta hori egin zuen lehen emakumeetako bat izan zen. 1970ean Italiako txapeldun bilakatu zuten lehen aldiz.

1972ko Municheko Joko Olinpikoetan, finalean sartu zen, Ulrike Meyfarth hamasei urteko neska alemanak irabazitako lehiaketa batean. Simeonik seigarren postuan amaitu zen, 1,85 m egin zituen eta bere marka pertsonala bost zentimetro gainditu zuen.

Bigarren final olinpikoan, Montreal 1976an, Rosemarie Ackermann eta Sara Simeoni estu-estu ibili duelu batean. Biek 1,91 m egin zuten lehen saialdian, baina azkenean Acermannek 1,93 m pasatzea lortu zuen eta urrezko domina eraman zuen. Simeoni 1,91 m-ko zilarra izan zen, marka pertsonal berria, eta ordura arteko bere arrakastarik handiena.

Hurrengo urtean, 1977an, Ackermann eta Simeoni berriro agertu ziren Düsseldorfen, Munduko Kopan. Astebete lehenago, bi metroak gainditu zituen lehen emakumea bihurtu zen Ackermann. Eta forma bikainari eutsiz, Düsseldorfen Ackermannek irabazi zuen berriro.

1978an, abuztuko aire zabaleko topaketa batean, Brescian, Italia eta Poloniaren arteko atletismo jardunaldi bat egin zen, eta han bere markarik onena ondu zuen Simeonik 1,98m-rekin eginda. Ondoren, 2,01 metroko muga jarri zuen Ackermannen munduko errekorra hausteko, eta bigarren saialdian barra pasatzea lortu zuen. Simeonik munduko errekorra hautsi zuen horrela.

Hilabete geroago, Pragako Europako Txapelketak izan ziren, non Ackermann eta Simeoniren arteko altuera-jauziko lehia izan zen berriro ere ekitaldi erakargarrieenetakoa. Beste jauzilari guztien oso gainetik zeuden biak garai hartan. Simeonik 1,99 m egin zuen lehen saialdian, eta Ackermannek bi saiakera behar izan zituen altuera ainditzeko. Hurrengo altuera 2,01m zen, hau da, munduko errekorra berdintzea, eta Simeonik bakarrik lortu zuen listoia pasatzea.Uurrezko domina irabazi eta uneko jauzilari onena bihurtu zen.

1980ko Moskuko Joko Olinpikoetan, Simeoni eta Ackermann izan ziren, baina oraingoan Simeoni zen faborito nagusia, lesio askotatik joana baitzen bertara Ackermann. Sara Simeonik irabazi zuen Moskun urrezko domina olinpiko, lehena eta bakarra, 1,97 m-ko jauziarekin, errekor olinpiko berria. Ackermann laugarren bakarrik izan zen.

Garai hartan, Simeoni lesioekin arazoak izaten hasi zen, tendinitis iraunkorra zuelako. 1982ko Atenasko Europako Txapelketetan, 1,97 m-ko brontzezko domina jaso zuen, baina gainera Ulrike Meyfarth (1972ko txapeldun olinpikoa) berpiztua bailitzan berragertu zen, eta irabazteaz gain, 2,02 m-ko jauzia eginez munduko errekorra kendu zion.

Tendinitisarekin zituen arazoak hain nabarmenak ziren, ezen 1983ko Helsinkiko I. Munduko Atletismo Txapelketan ez baitzen finalera iritsi. Bazirudien amaiera zela Simeonirentzat.

Hala ere, 31 urte beteta Los Angelesko 1984ko Joko Olinpikoetan joan zen eta berriro Muniche 72ko final olinpikoko beteranoak han ziren, hamabi urte beranduago: Sara Simeronik eta Ulrike Meyfarth. Finalean, Simeonik 2,00 metroko listoia gainditu zuen, lehen aldia zen hori errepikatzen zuela 1978tik. Baina Ulrike Meyfarthek 2,02 jarri zuen, gainditu, eta urrezko domina irabazi zuen. Simeoniren zilarra aparteko emaitza izan zenm dena dela.

1986ko Europako Txapelketen ondoren erretiratu zen, Stuttgarten, non ez zuen finalera pasatzea lortu.

Simeoni 23 aldiz izan zen Italiako txapelduna (hamahiru aire zabalean eta hamar pista estalian), eta 1978an lortutako 2,01 m haiek Italiako errekor gisa egon ziren 29 urtez, 2007ko ekainaren 8an Turinen Antonietta Di Martinok 2,02 m-rekin hautsi zuen arte.

Kanpo estekak

aldatu