Santa Maria del Santo Spirito

Santa Maria del Santo Spirito basilika Florentziako (Italia) basilika bat da, 1444. urtean Filippo Brunelleschik eraiktakoa. Oltrarno auzoan kokatua dago izen bereko plaza aurrean. Errenazimentuko arkitektura adibide esanguratsuenetarikoa dela esan dezakegu bere osotasunean, gehien bat barnekaldeari erreparatuz gero.

Santa Maria del Santo Spirito
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′02″N 11°14′52″E / 43.7672°N 11.2478°E / 43.7672; 11.2478
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1444 -
Sutea 1371
Izenaren jatorriaEspiritu Santua
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Florence (en) Itzuli
IzenaEspiritu Santua
Erabiltzaileaagustindar
Arkitektura
ArkitektoaFilippo Brunelleschi
Antonio Ciaccheri (en) Itzuli
Giuliano da Sangallo
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Testu Inguru Historikoa

aldatu
 
Santa Maria del Santo Spirito (1444)

Gaur egungo eliza, XIII. mendeko agustindar komentu baten aurrien gainean eraiki zen, 1371n sute batek suntsitu zuena. Eraikina sistema arrazional eta logikoen bidez eraiki zen, pinturetan garatzen hasi zen perspektiban oinarrituz. 1434ean hasi zen Brunelleschi basilika honen plangintza egiten, eraikitzen hasi baino 12 urte lehenago. Lehen pilareen eraikuntza Brunelleschi hil baino 10 egun lehenago hasi zen. XVIII.mendean fatxada modifikatu zen arren, eraikinak oraindik kontserbatzen du Brunellechik adierazi nahi zuen arkitektura idealaren formak[1]. Bere heriotzaren ostean 1446an, bere jarraitzaileak ziren Antonio Manetti, Giobanni da Gaiole eta Salvi d’Andrea, eraikuntzaren lanak bukatu zituzten, azken honek kupula eraikiz. San Lorenzo Basilikan ez bezala, non Brunelleschiren ideiak ez ziren errespetatuak izan, hemen modu nahiko fidel batean jarraitu zituzten, gutxienez plantan eta arkuterien mailan. Gurutze latindarreko plantak lauki-sare egitura errez identifikatzeko egina dago, izan ere, sistema horren bidez antolatzen da eraikin osoa. San Lorenzon eman zen kontraste arazoa nabe eta transeptuaren artean, orain ez zen eman. Eraikinaren perimetroa inguratuz 40 kapera daude nitxo forma dutenak, denak tamaina berekoak. Berriz ere azpimarratuz matematikoki perfektua izatearen ideia, batez ere karratuen erabilerarekin, oreka eta ordena adierazten dutenak. Nabeak banatzen dituzten kolomek gurutze latindarreko plantari barnean beste gurutze latindar baten forma inskribatua sortzen dute halako harmonia bisual bat sortuz kanpoalde eta barnealdearen artean. Gainera, berak eginiko beste eraikinetan oinarrituz, mailegu modukoak aurkitu ditzakegu basilika honetan, adibidez Errugabeen Ospitalean bezala, neurri karratuen erabilera kolomarteak banatzeko. Alboko nabeak eta inguruko kaperatxoak neurri berekoak direnez, San Lorenzon gertatzen ez den bezala, bestelako efektu bat lortzen da, dinamiko eta homogeneoago bat. Kapera hauek ez dira espazio independiente bezala ulertzen, murruaren zabalkunde batzuk bezala baizik.[1][2][3][4][5]

Brunelleschiren fatxada ez zen inoiz egin, horregatik laua utzi zen. Hala ere, aurretik esan bezala, XVIII. mendearen inguruan, fatxada eraldatua izan zen, eta fatxadan agertzen diren bolutak garai horretakoak dira. Erreforma honekin batera, Brunelleschik sortu zuen fatxada bulbosoa, estali eta itxura lau bat hartu zuen, aurretik izandako dinamismo eta forma bereziak, artistaren ideia originala betirako galduz. 1489an eraikinaren ezkerreko aldean sakristia bat eraiki zen eta kaperan ate bat jarri zen eliz barrutiarekin konektatzeko. Simone del Pollaiolok diseinatu zuen planta oktogonaleko eraikin hau. 1601ean Barroko garaiko baldakino bat gehitu zen aldarera. Giovanni Battista Caccini eta Gherardo Silvanik diseinatu zuten, marmol polikromatuz eginik dago. Baldakino honen azpian elizaren esku dagoen sagrarioa dago. Elizak ez zuen inolako dekoraziorik izan, murruak igeltsatu zirenerarte XVIII. mendean. Barneko fatxada Salvi d’Andreak egin zuen eta beirate original bat kontserbatzen du non Pietro Peruginok diseinaturiko Pentecostésa irudikatzen da. Kanpandorrea edo Campanilea 1503koa da eta hau Baccio d’Agnolok diseinatu zuen. Elizaren kanpoaldea 1977-1978 bitartean zaharberritua izan zen.

San Lorenzoko basilikan egin zuen bezala garaian ohikoa zen perfekzio matematikoaz gain eraikinaren diseinuan, horizontaltasunaren presentzia nabarmentzen da batez ere nabe zentraleko sabaiaren estalki lauan. Harmonia faktore garrantzitsu bat zen kontuan hartzeko eta horretarako forma geometrikoen erabilera orokor eta konbinatuez osatuta dago arkitektura hau. Honen adibide kolomen arteko distantzia nabeen alboetako murruen artean eta kolomen beraien artean berdina da (forma kubikoa ematen dio espazioari). Baita ere ihes puntua aldarera bideratzerakoan, piramide bisual bat sortzen da harmonia sortuz.

Basilika hau ondoren sorturiko eraikinen inspirazio eta oinarri bilakatuko da izandako perfekzioagatik. Sangallok, Bramantek edo Leonardok berak erabili zuten modelo gisa. Beranduago izandako eraldaketek honen aurka eragin zuten.

Basilikaren Barnekaldea

aldatu
 
Santo Spirito basilikaren barnekaldea (1444)

Basilikara sartzean nabaria da Brunelleschiren eragina edozein zokoetan. Eliza hiru nabeetan dago banatua eta bertako paretak galeria baten moduan daude dekoratuak, eszena eta erretratu ugariekin, Rosseli edota Ghirlandaioren tamaino artistaren erretratuak adibidez. Eskuineko nabean Filipino Lippiren taula bat dugu ikusgai. Barnekaldean, garrantzi handiko bi klaustro daude: Hildakoen klaustroa eta klaustro handia.

Elementu arkitektonikoei dagokienez, eredu errenazentista peto peto baten aurrean gaude. Nabarmena da arkitektura klasikoaren berreskurapen eta reinterpretazioa, adibidez erdi puntuko arku formeroak sostengatzen dituzten kolomen kapiteletako ordenean (Korintoarrak), hauen gaineko erlaitzetan edota sabai alkitrabatuko kasetoi oktogonaletan. Hala ere, Erdi Aroa garatzen den mendeetako arkitekturaren influentzia sahiestezina da eta erraz nabari daiteke erdi puntuko arkuetan, alboko nabeen gangatze sisteman edo argiago petxina gaineko kupulan.

Kanpai Dorrea edo Canpanilea

aldatu

Dorrea edo Campanilea 1568 eta 1571 urteen artean eraiki zen, mende hasieran Baccio d’Agnolo eskultore eta arkitektoak planifikatutakoaren arabera. Campanile exentu bat da, hau da, eraikinaren multzotik at aurki dezakegu. Oinplano errektangularra du eta arkuteria ezberdinek zulatzen dute maila ezberdinetan. Bere funtzio nagusia kanpaien gordelekua izatea da, hauek dorrearen azken mailan kokatzen direlarik. Campanile exentu hauen tipologia maiz emango da Italiar errenazimenduan eta hiri estatu ezberdinen arteko leia bultzatuko dute, hauen eraikuntzarako garaiko arkitekto garrantzitsuenak kontratatuz. Aipatzekoak dira, Santo Spiritoko basilikako kanpai dorrearekin duten antzekotasunagatik, Santorsoko Santa Maria Immacolatako campanilea edota Veneziako San Marcos-eko Campanile famatua.

Freskoa

aldatu

Elizak 40 kapera ditu aldamenetan (hauetako bik ateei bidea irekiz), artelan ugarien kabi direnak. Hauetatik aipagarriena Bini-Capponi kapera da, bere barnean Francesko Botticini-ren Santa Mónica San Agustinen ordena sortzen freskoa duena. Fresko hau ohol gaineko tenple bat da 1471n eginikoa. Bertan ikus daiteke nola Santa Monica tronu batean goratua dagoen bere ordeneko kideez inguratua aurrean bi nobizia dituelarik. Tronuan iger daiteke Pollaiolorengandik jasotako influentzia honek eginiko Virtusak ikusi ostean. Erdigunerantz doan perspektiba argia dago eta bigarren plano batean Quattrocentoan ohikoa den paisaia zuhaitzez osatua, kutsu irreal apur bat soma daiteke hauetan.

Honez gain, trantseptuko kaperetan Filippino Lippi-ren freskoak ere ditugu ikusgai. Trantseptu berean ere koru batekin egin dezakegu topo, Frescobaldi markesek herriarekin nahastu gabe errito erlijiosoetan parte hartzeko erabiltzen zutena.

Planta oktogonaleko sakristia, ezkerretik seigarren kapilla zenarengandik sarrera zuena eta Simeone Pollaiolo-ren atari bat duena, 1489an diseinatu zuen Giuliano da Sangallok.

Miguel Angelen Gurutzea

aldatu

Miguel Angelek denboraldi bat eman zuen bertan, bere babesle izandako Lorenzo de Medici hil ondoren. Bertan, komentuko ospitaleko gorpuekin azterketa anatomikoak egitea ahalbidetu zioten. Eskuzabaltasun hori eskertu nahian egurrezko gurutze bat zizelatu zuen aldare nagusirako, gaur egun sakristian aurkitzen dena. Gurutzearen goiko partean inskripzio bat dago, hiru hizkuntzatan idatzia, zihurrenik hebreera, grekera eta latina. Gainera Kristo hau guztiz biluzik dago, beraz, anatomiaren analisia eta azterketaren garrantzia azpimarratu daiteke hau ikusita.

Klaustroak eta Cenacoloa

aldatu

Konbentuak bi klaustro ditu: Chiostro dei Morti edo hildakoen klaustroa eta Chiostro Grande edo klaustro handia. Lehena 1600 urtean eraiki zuen Alfonso Parigik eta bertan aurkitzen diren hilobiengatik hartzen du izena. Bestea 1564 eta 1569 urteen artean eraiki zuen Bartolomeo Ammannatik estilo klasikoan.

 
Pasioaren gaia irudikatzen duen freskoa (Andrea Ocagna, 1360-1365)

Komentuan ere jantoki zaharra dugu ikusgai, Cenacolo di Santo Spirito delakoa. Bertan Pasioaren gaia irudikatzen duen fresko bat aurki dezakegu, Azken afariaren gaia irudikatzen duen fresko batekin batera, biak Andrea Orcagna-ri egotziak, Florentzian aurkitzen den gotiko berantiarraren adibide urrienetariko bat izanik. Horrez gain, XI. mendetik XV. mendera arteko eskultura bilduma bat ere aurki dezazkegu, bere barnean Donatello-ren bi baxu erliebe, Jacopo della Quercia-ren goi erliebe bat eta Tino di Camaino-ren marmolezko bi eskultura biltzen dituenak.

Errenazimenduari Ekarpenak

aldatu

Ariktekto italiarrak, nahiz eta obra hasi eta segituan hil, errenazimentuan zehar garatutako estiloaren arabera proiektatzen du basilika. San Lorenzoren basilikan ez bezala, modu ahalik eta fidelenean errespetatu ziren bere agindu eta planoak. Hau argik ikusten dugu barnekaldean batez ere, kanpoaldea zuriz utzi baitzuten. Ordena klasikoen berreskurapena, neurri eta proportzioen matematikoen bidez harmonia eta orekaren lorpena eta funtzionalitatea era berean arkitektura honen barnean txertatuak ikus dezakegu. Quattrocentoko arkitektura ereduetako bat bilakatuko da eta garai honetan tratadistek sortuko dituzten kodeen formak errespetatuz egingo da. Quattrocentoko arktiektura erlijiosoaren ikurretako bat bihurtuko da, naiz eta Cinquecentoan Bramantek planteatuko dizkigun formekin alderatuz, edo batez ere Cinquecento amaieran edo Manierismoan Miguel Angelek aurkeztuko dizkigun formekin alderatuz oso sinplea izan daitekeen arren. Beraz, errenazimentuaren oinarritan hartu dezakegu Brunelleschi eta honen arkitektura, ondoren etorriko diren arkitektoen inspirazio iturrietako bat izango baita.[1][2][3][4][5]

Erreferentziak

aldatu




Kanpo estekak

aldatu
  1. a b c Gärtner, P.. (1998). Brunelleschi. Könemann, 44-54 or..
  2. a b Cinotti, M.. (1973). Arte del Renacimiento, Barroco y Rococó. Teide, 4-7 or..
  3. a b Gärtner, P.. (1998). Masters of italian art. Könemann, 44-55 or..
  4. a b «CAPITULO 1. La arquitectura y los espacios sagrados» Los espacios del "Primero Sueño" de Sor Juana Inés de la Cruz (Iberoamericana Vervuert): 23–108. 2006-12-31 ISBN 9783964565662. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).
  5. a b Argan, Giulio Carlo; Robb, Nesca A.. (1946). «The Architecture of Brunelleschi and the Origins of Perspective Theory in the Fifteenth Century» Journal of the Warburg and Courtauld Institutes 9: 96.  doi:10.2307/750311. ISSN 0075-4390. (Noiz kontsultatua: 2019-07-02).