San Telmo su
San Telmo sua ekaitz elektrikoek sortutako eremu elektriko indartsu baten barnean koroi efektuko deskarga elektroluminiszentzia baten bidezko airearen ionizazioak eragindako suzko metereologia efektu bat da. Nahiz eta sua deitzen den, berez eguratsaren potentzial diferentzia elektriko handiak airearen apurketa dielektrikoaren 3 MV/m inguruko balorea gainditzearen ondorioz sortutako dentsitate eta tenperatura erlatiboki baxua duen plasma bat da.
Fenomeno edo gertakari honek San Erasmo Formiakoaren izena darama (Sanct' Elmo = San Telmo), itsasgizon eta nabigatzaileen santu zaindaria. Antzinaroan fenomeno hau ikusi ohi zutenek zorte txarreko iragarpena zela uste zuten. Halere, beste itsasgizon batzuk babes modukotzat jo eta euren santua zen Erasmo Formiakoaren omenez bere izena eman zioten.
Fisikoki dizdira urdin-zurixka da, batzutan su dirudi, sarritan masta, pinakulu eta teilatuetan zorrotada bikoitz eta hirukoitzetan agertuz.
San Telmo sua maiz itsasoko enbata edota ekaitz elektrikoetan zehar itsasontzietako mastetan ikus daiteke, egoera horretan, iparrorratza ere aldatzen zen, tripulazioaren desosegu handiagoa izateko. 1749an, Benjamin Franklinek izaera elektrikoa zuela modu zuzenean nabarmendu zuen. Hegazkin eta baloi gidatuetan ere jazo ohi da. Azken hauen egoera oso arriskutsua zen, hidrogenoz puzturik baitzeuden[ohar 1], su hartzeko arriskua zegoelarik.
Aipatu ohi denez, ekaitz elektrikoetan zehar ganaduaren adarretan ere agertu omen liteke, baita objektu zorrotzetan tornadoak jazotzerakoan ere, halere ez da tximist lobularra izeneko fenomeno berbera, nahiz eta biak Nahiz eta biak batera ager daitezkeen.
Aipamenak
aldatuAntzinako Grezian, fenomeno natural bat agertzen zenean Helena (grezieraz: ἑλένη), deitzen zen, (euskaraz zuzia)[1]. Hala ere, bi izatekotan Kastor eta Polux[2] izena hartzen zuten. Dioskuro izeneko hauek Zeusen seme bikiak ziren, itsasgizonen patroiak, gai zirenak ekaitzak baretzeko. Noizean behin, su greziar eta Parazelsusen elementuekin lotzen zen, arrabioarekin zehatz mehatz edo antzeko izaki batekin acthnici[3] izenekoarekin.
San Telmo suari buruzko aipamenak ugariak dira: Julio Zesar (De bello Africo 47), Plinio Zaharra (Naturalis historia ii.101) eta Herman Melville, bai eta Antonio Pigafetta itsasgizonak Fernando Magallanesekin batera burutako bidaiaren egutegian ere.
« | — XV. mendean Txinako Ming dinastian, Zheng He almiranteak eta haren kideek Liujiagang eta Txangle osatutako inskripzioetan, Altxorretako bidaiak idzkiaren bi paragrafotan, San Telmon sua Tianfeitzat hartzen dute, marinelen jainkoa. Jainkosaren boterea, nahiz eta aurrekoetan agertu, oraingo belaunaldian askotan ageri da. Ur zurrunbilotsuen erdian, urakana denean, tupustean, linterna jainkotiar bat ikusi zen argitzen masta nagusian eta mirarizko argi hau agertu bezain pronto arriskua baretu zen eta iraultzeko beldurra ere. | » |
—Zheng He almirantea eta haren kideak (Txangle inskripzioa)[4]. |
« | San Telmo sua Konstantinopolisko ikusi zen Otomandar inperioak setiatzen zuen bitartean 1453an. Hipodromoaren gainean ikusi omen zen. Bizantziarrek interpretatu zuten Jaungoikoaren laguntzaz islamiar armada suntsituko zutela. George Sphrantzesen arabera, sua desagertu zen Konstantinopolis erori baino zenbait egun lehenago, hau da, Bizantziar inperioren amaiera. | » |
« | Robert Burtonek idatzi zuen San Telmoren Suari buruz haren Anatomy of Melancholy[5] liburuan:
Radziviliusek, lituaniar dukeak, agerpen hau Sancti Germani sidus deitu zuen, gehituz antzekoa ikusi zuela ekaitz batek amaitu zuenean 1582an Alexandriatik Rodasera bidaiatzen zuen bitartean.Hau Mikołaj Krzysztof "umezurtza" Radziwiłł egindako bidaiari buruzkoa da (1584-1582). |
» |
« | — Begira goruntz! — Starbuck-ek bapatean esan zuen —. San Telmo sua masta nagusian! Hala da, burdin hesien besoak su zurbil batez inguratuak zeuden, eta tximistorratzaren orratz hirukoitzetan suzko hiru mingain ageri ziren. Masta oso-osorik kiskaltzen ari zela zirudien. — San Telmo sua, izan ezak gutaz gupida! — Stubb-ek oihukatu zuen. |
» |
« | 1817ko otsailaren 20an, ekaitz elektriko baten erdian, James Braid, orduan Lord Hopetoun meategien kirurgialariak, izugarrizko esperientzia bat izan zuen zaldiz zebilela:
Asteartea hogeian, goian azaldutako agerraldi argiduna gozatu nuen (mendebaldeko argidun flashak bizpahiru minututan errepikatzen ziren, zenbaitetan tarte laburragoan, zeru guztia argitzen). Hau arratsaldeko bederatziak aldera izan zen. Zaldiaren gainean igo orduko, konturatu nintzen ez bakarrik zaldiaren belarrien puntak argitzen zirela bizik eta nire kapelarenak ere. Argiztapena desagertu zen elurra hasi zenean. Zaldiaren belarriek, busti zirenean, galdu zuten argia baina nire kapelaren puntek bustita ez zeuden bitartean, argidun itxurari eutsi zioten. Ikus nezakeen txinparta txikien multzo handi bat zaldiaren belarrietatik eta nire kapelaren ertzetatik irteten. Efektua ederra zen, baina sentitu nuen desagertu zenean. Egun honetatik eta zortzi edo hamar egunetan zehar, auzo honen atmosferak oso elektrizatuta egon zen. Trumoiak sarritan entzun ziren 15 eta 23 bitartean. Eguraldia ezegonkorra izan zen egun hauetan: kazkabar, elur, euri eta abarreko prezipitazioak sarriak ziren. Nik ezin nuen aurkitu zona honetan pertsona bat hainbeste argiztapen gogoratzen zuena ikusi izana edo adina tximistargi zeruetan, ezta urtaro horretan bezainbat trumoi entzun izana. Herrialde hau ardiz beterik dagoenez, artzainek eguraldiari so egin behar dute, hortaz, arroa da pentsatzea hain agerraldi arraro hauek inork ez dituela ikusi. |
» |
—— James Braid, 1817[6] |
Beste aipamen bat:
« | Erabateko isiltasuna. Haizea isil. Naturak ez du arnasik hartzen. Hila dirudi. Mastan zehar San Telmo suak ahultasunez dir-dir egiten hasi dira; haize-ohiala izur astunetan erortzen ari da. | » |
Charles Darwinek HMS Beagle ontzia Río de la Platan gauez ainguratua zegoenean efektua ikusi eta J. S. Henslow-i igorritako gutun batean gertakaria deskribatu zuen:
« | Dena garretan, zeruan tximistak zeuden eta uretan partikula argitsuak (bioluminiszentzia), masta berak ere sugar urdin batez koroatuak zeuden. | » |
« | Two Years Before the Mast liburuan, Richard Henry Dana Jr.-ek dio corposant ikusi zuela Ozeano Atlantikoan. Baina, beharbada, tximista globularrari buruz hitz egiten ari zen. Gorago esan dugun moduan, askotan San Telmo sua oker identifikatzen da.
Han, juxtu gu egon garen tokian, masta nagusiaren gainean, bola argidun bat zegoen, itsasgizonek corposant deitzen dutena (corpus sancti). Lagun batek esan zigun begiratzeko. Guztiek begiratzen zuten corposant, gora joanez gero eguraldi oneko zeinua zelako, baina behera joatekotan ekaitz bat gertatuko zen[7]. |
» |
« | Urteren zehar itsasgizon errusiar askok ikusi dute fenomeno hau. Haientzat San Nikolas edo San Petriren argiak dira[8]. Zenbaitetan, hizkuntzazko nahasia dela eta Santa Helena edo San Hermes sua deitu dute[9]. | » |
« | Nikolas Teslak San Telmo sua sortu zuen 1899an Tesla harila frogatzen zuenean Colorado Springseko laborategian. San Telmo sua ikusi zen harilaren inguruan eta tximeleten hegoak argitu ziren halo urdinekin hegan egiten zuten bitartean[10]. | » |
« | Beranduago, Luftschiffbau Zeppelinaren Hindenburg leherketaren ostean, Princetoneko Mark Heald irakasleak San Telmo sua dir-dir ikusi zuen baloi gidatuaren atzean eztanda egin baino minutu bat lehenago. Naval Air Stationaren ate nagusiaren ondoan zegoela, Markek, emazte eta semearekin zegoela, ikusi zuen nola aireontzia mastara hurbiltzen zen eta brankako lokarriak bota zituen. Minutu bat beranduago, irakasleak sugar urdin apal bat nabaritu zuen gidatuaren bizkarrezurreko hagaren zehar mugitzen. Orduan bere emazteari komentatu zion hegazkina sutan zegoela gandorraren luzeran. Jarraian, hidrogenozko sugar eztanda bat gertatu zen[11]. | » |
« | 1883ko abuztuaren 26an, gerra-ontzi ingelesa Charles Ballek, Sunda itsasartetik zihoala Hong Kongerako bidean, Karikatoa sumenditik 20 kilometrora hurbildu zen eta atmosferan elektrizitate estatiko kantitate handia nabaritu zuen, sumendiko lurrunetik harkaitz txikien eta ur tanten mugimenduak sortutakoa. Hauen deskargak itsasontziaren mastetan eta sokaterietako aparailuetan nabariagoak ziren. | » |
Oharrak
aldatu- ↑ 1937an LZ 129 Hindenburg zeppelinarekin gertatu zen moduan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lyd. Ost. 5; hitza ere hartu zen zumezko otzara bat adierazteko, Atikan erabili zena Aertemis eta Brauroneko kultoan. (Poll. 10.191).
- ↑ Homeroren 33. ereserkian biki hauen azalpena agertzen da, modu kolektiboan Dioskouroi izenekoak. Itsas gizonek, itsasoko ekaitz baten erdian zeudenean, hauek deitzen zituzten. Dirudienez, hegan egiten zuten anbarrezko hegoekin eta lasaitasuna ekartzen zuten izututako marinelei.
- ↑ https://web.archive.org/web/20120216045811/http://altreligion.about.com/library/texts/bl_mphelementals5.htm
- ↑ Dreyer, Edward L. (2007). Zheng He: China and the Oceans in the Early Ming Dynasty, 1405–1433. New York: Pearson Longman. pp. 148 & 191–199. ISBN 9780321084439. & Needham, Joseph (1959). Science and Civilisation in China, Volume 3. Cambridge: Cambridge University Press. p. 558. ISBN 0-521-05801-5.
- ↑ https://en.wikipedia.org/wiki/The_Anatomy_of_Melancholy
- ↑ Braid, J., "Account of a Thunder Storm in the Neighbourhood of Leadhills, Lanarkshire; By Mr. James Braid, Surgeon at Leadhills", Blackwood's Edinburgh Magazine, Vol.1, No.5, (August 1817), pp.471–472.
- ↑ Dana, Richard Henry Jr., (1840) Two Years Before the Mast. 33. kapitulu.
- ↑ Folk-lore and folk-stories of Wales, The Sea, Lakes, Rivers and Wells, Marie Trevelyan, 1909.
- ↑ http://inamidst.com/lights/wisp/brand1777
- ↑ Childress, Nikola Tesla & David H. (1993). The fantastic inventions of Nikola Tesla. Stelle, Ill.: Adventures Unlimited. ISBN 0932813194
- ↑ Robinson, Douglas. LZ-129 Hindenburg. New York: Arco Publishing Co, 1964.
Ikus, gainera
aldatu- Lurrikara argi
- Koroi efektua
- Sutxakur edo Arima-argiak
- Tximista globularra