Greziar mitologian, Kastor eta Polux[1] (antzinako grezieraz: Κάστωρ, Kástôr; eta Πολυδεύκης Polydeúkês, «oso gozoa») edo Dioskuroak[1] (antzinako grezieraz: Διόσκουροι, Dióskouroi, «Zeusen semeak») Ledaren seme bikiak ziren. Haien ahizpak Helena eta Klitemnestra ziren. Dioskouroi, “Zeusen semeak” esan nahi du. Hondoratutako itsasontzietako marinelei laguntzen zieten eta nabigatzeko haize onak ekar zitzaten otoi egiten zitzaien. Mitoaren arabera Zeus eta Ledaren semeak ziren, baina baita Tyndareus, ledaren senarra eta Lazedemoniako errege zenaren semeak[2]. Ohiko bertsioaren arabera, Castor Tyndareus-en semea zen, eta, beraz, hilkorra; Pollux, berriz, Zeus-en semea zen (Zisne moduan Leda seduzitu baitzuen).

Kastor eta Polux
Greziar mitologia eta Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Dioskuroak Campidoglion (Kapitolino muinoan), Erroman

Latinez, Gemini, «bikiak», izena eman zieten, eta, batzuetan, «kastoreak».

Kastor ospetsua zen zaldiak bezatzeko eta zamalkatzeko trebetasunagatik, eta Polux, berriz, eskuz kolpeka borrokatzeko abileziagatik. Kalidoneko basurdearen ehizan (ikus Meleagro).

Mitoak aldatu

Teseok eta Piritook haien ahizpa Helena bahitu eta Afdanara eraman zutenean, Dioskuroek Atika inbaditu, ahizpa askatu egin zuten, eta, mendekatzeko, Teseoren ama, Etra, hil zuten. Phoebe and Hileira, Leucippusen alabak, bahitu zituzten eta Leucippusen semeek, Idas eta Lynceusek bere atzetik abiatu ziren. Borroka egin zutenean, Idasek Castor hil zuen eta Pollusek Lynceus. Mendeku hartzeko, Zeusek Idas hil zuen tximista batez. Ondoren Zeusek bi aukera eman zizkion Polusi: betirako Olinpoan bizitzea, ala bere hilezkortasunaren erdia anaiarekin partekatzea. Modu horretan txandaka bizirik egongo ziren. Polusek bizia anaiarekin elkarbanatzea aukeratu zuen[2].

Jasoni eta argonautei ere lagundu zieten, eta, bidaian, Poluxek Amiko erregea hil zuen esku huskako borroka batean.

Gurtza aldatu

Haien festa uztailaren 15ean ospatzen zen. Greziar mitologian, Kastorren gurtza askoz garrantzitsuagoa zen Poluxena baino.

Konstelazioa aldatu

Gemini konstelazioak Dioskuroak irudikatzen ditu, eta haren izar distiratsuenak (α eta β Geminorum) Kastor eta Polux izendatu dira haien omenez.

Erroman aldatu

 
Dioskuroak irudikatzen dituen zilarrezko txanpona (denarioa), ifrentzuan. Aurrealdean, Erromaren irudikapena. British Museumaren bilduma.

Erroman bere gurtza K.a. 484an sartu zen tradizioak zioenez. Foroan jainko hauei eskainita zegoen tenplua, Regilluseko lakuko batailan[3] Postumius kontsulak (Lucio Postumio Albino) boto bat egin zuelako eraiki zen. Kondairaren arabera, bataila hartan, Dioskuroak erromatarren ondoan borrokatu ziren eta garaipenaren berri Erromara eraman baitzuten. Zaldizko gisa, bereziki erakargarriak ziren erromatar zaldunen (Equites) klase sozialekoentzat, eta armadaren zalditeriako soldaduentzat. Artean bikiak bi gaztek bezala irudikatzen dituzte, normalean zaldiekin, lantzarekin eta kaskoarekin; haien irudia lehen txanpon erromatarretan agertu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. a b (Ingelesez) «Dioscuri | Greco-Roman deities | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. Regillus lakuko borroka erromatarrek beste latinoen aurka izan zuten garaipen legendarioa izan zen. Errepublika Erromatarra ezarri eta gutxira gertatu zen, eta Gerra Latindar zabalaren baitan egin zuten borroka izan zen.

Kanpo estekak aldatu