HMS Beagle

Erresuma Batuko itsasontzia. Robert FitzRoyren gidatzitzapean, Charles Darwin gazteak itsasontzi honetan egin zuen biologia zientziaren historiara igaroko zen bidaia.

HMS Beagle ontziak, Britania Handiko Tamesi ibaian izan zuen haren lehen kontaktua ibaietako zein itsasoetako urarekin. 1820.urteko maiatzaren 11ean izan zen hori. Urte hartako uztailean, Revista Navaleko ospakizunean parte hartu zuen, Jorge IV.naren koreatzean zehazki. Beagle ontzia, Londreseko zubi berritik igaro zen lehen ontzia izan zen. 1845. urtean eraldaketak jaso zituen haren egituran. Hori gutxi balitz, ikerketa lanak alde batera utzi eta Essex (Ingalaterra) kostako kontrabandisten kontroletarako erabiltzen hasi ziren. 1870.urtean desegitera eraman zuten.

HMS Beagle
Fabrikazioa
FabrikatzaileaWoolwich Dockyard (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ekoizpen-lekuaGreenwich (en) Itzuli
Kostua7.803 £
Historia
Lehen bidaia1826ko maiatzaren 22a - 1830eko urriaren 14a
Second voyage of HMS Beagle1831ko abenduaren 27a - 1836ko urriaren 2a
Eskaera 1817ko otsailaren 16a
Gila jartzea 1818ko ekaina
Esleipena 1820
Uretaratzea 1820ko maiatzaren 11
Zerbitzuaren amaiera 1845
Ship breaking 1870
Transfer 1945
KudeatzaileaRoyal Navy eta His Majesty's Coastguard (en) Itzuli
Kokapena
Koordenatuak51°35′45″N 0°48′49″E / 51.5958°N 0.8136°E / 51.5958; 0.8136
Ezaugarriak
Dimentsioak3,35 (zingoa) × 7,46 (erruna) × 27,43 (luzera) m
Erruna7,46 m
Zingoa3,35 m
PropulsatzaileaBela
Edukiera120
ArmamentuaKanoi (10)
Identifikazioa
Berezko-portuaWoolwich Arsenal (en) Itzuli

Neurriak aldatu

1820.urteko maiatzaren 11ean izan zen hori. 27,5 metroko luzeera, 7,5 metroko erruna eta 3,8 metroko zingoa zuen ontziak. Gainera, 10 kanoi, 235 toneladako zama eta 120 pertsonaz osaturiko tripulazio bat zeraman. Urte hartako uztailean, Revista Navaleko ospakizunean parte hartu zuen, Jorge IV.naren koreatzean zehazki. Beagle ontzia, Londreseko zubi berritik igaro zen lehen ontzia izan zen.

Bidaiak aldatu

Ontzi honek hiru ikerketa garrantzitsuetan parte hartu zuen.

Lehena (1826-1830) aldatu

Magallaneseko (Chile) hidrografia aztertzeko erabili zuten.

 
Bigarren bidaia, Charles Darwinekin batera.

Bigarrena (1831-1836) aldatu

Bidai ezagunena, Charles Darwin zientzialariak parte hartu zuena. Honen bitartez eboluzioaren teoria garatu zen

Azkena (1837-1843) aldatu

Australiako kostak ikertzeko eta bide batez konkistatzeko erabili zuten.

Erreplika aldatu

 
Erreplika 2015

Hain izan da garrantzitsua itsasontzia non haren erreplika egin izan den. 2009.urtean, Charles Darwinen ehun eta berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko, Britaniar batzuek Beaglen ontziaren erreplika bat egiteko proposamena luzatu zuten. Erreplika honekin, Darwinek eginiko bide berbera burutu nahi zuten. Baina diru falta zegoela medio, proposamen hau bazterturik geratu zen. Bi urte igaro ostean, erreplika egiteko proposamen berriro ere luzatu zuten, oraingoan Chilen. Museo Nao Victorian erreplika jarriko zutela azpimarratu zuten. 2012. urtean hasi zituzten eraikitze lanak eta 2016an amaitu zituzten. [1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) HMS Beagle. 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).

Kanpo estekak aldatu