San Nicolas baseliza (Bujaruelo)

San Nicolás de Bujaruelo baseliza XIII. mendeko eraikin baten aztarnak dira. Arkitektura erromanikoko baseliza da, Bujaruelo haranean, Huescako probintzian, Aragoiko Pirinioetan, Torla-Ordesa udalean. Izadiaren ikuspuntutik leku interesgarria da: Bujaruelo harana-Garganta de los Navarro Batasunaren Garrantzizko Lekua baita, Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalatik hurbil. Erorkinetik gertu Bujarueloren zubia dago.[1] Baseliza San Nikolas Barikoari eskainita zegoen. Kanpatzeko toki egokia da.

San Nicolas baseliza (Bujaruelo)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaTorla-Ordesa
Koordenatuak42°41′42″N 0°06′24″W / 42.695067°N 0.106597°W / 42.695067; -0.106597
Map

Ezaugarriak aldatu

Eraikin erromaniko honek ezaugarri bereziak zituen. Gavarnietik zetorren bideak hemendik igaro behar zuen derrigorrez eta eliza honek erromesentzako geldiunea zen. Danborreko absidea zuen. Lurrean lipsanoteka bat zegoen zulatuta, hau da, erlikiak gordetzeko espazioa. Habearte bakarra zuen. Eraikina harginlanez egina zegoen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nicolas baseliza (Bujaruelo)

Ikus, gainera aldatu