Bujaruelo ibarra (aragoieraz: Val de Buixaruelo) Pirinioetako hegoaldeko isuriko populaturik gabeko haran bat da, Huescako probintziako Sobrarbe eskualdean. Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalarekin muga egiten du, Ordesako haranaren ipar-mendebaldean justuki, Ara ibaiaren iturburua bertan dagoelarik.

Bujaruelo
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°42′N 0°06′W / 42.7°N 0.1°W / 42.7; -0.1
Honen parte daBujaruelo - Garganta de Los Navarros
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Comarca of AragonSobrarbe
Ur-gorputzaAra

San Nicolás de Bujaruelo (1420 m) izeneko landan mendi-aterpea eta kanpalekua daude. Ara ibaia zeharkatzeko zubi erromanikoa dago, eta paraje hauek dira abiapuntua Taillon (3.155 m), Gabieto Ekialdea (3.031 m), Gabieto Mendebaldea (3.035 m), Tendeñera (2.853 m) eta Viñamala (3.298 m) mendietara igotzeko.

Historia aldatu

XVIII. mendea arte Bujaruelo populatua egon zen, bertan San Nicolás ospitalea zegoelarik, 1150 inguruan fraideek eraikia. Gaur egun zubia, elizaren eta ospitalearen hondarrak ikus daitezke oraindik.

Nahiz eta ibar honek natura eta faunari dagokionez ondare handia izan, turismo eta abeltzaintzarekin loturiko interesen ondorioz ez da parke nazionalera gehitu izan. Halaber, errepide bat eraikitzeko proiektua ere baztertu egin da, Espainia eta Frantzia lotuko zituena.

Argazki galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu