San Millan eliza (Zizurkil)

Zizurkilgo eliza

San Millan edo Donemiliaga eliza Zizurkilgo herrigunean gailentzen den eraikin nagusia da. Gotorleku itxura duen nabe bakarreko eraikina da.[1] Badirudi eliza gehien bat XVI. mendekoa dela, zaharrago zen beste eliza gotiko baten aztarnen gainean eraikitakoa ziur asko. [2]

San Millan eliza (Zizurkil)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZizurkil
Koordenatuak43°11′58″N 2°04′27″W / 43.199569°N 2.074106°W / 43.199569; -2.074106
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaEmilian of Cogolla (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa

Ezaugarriak

aldatu

Kanpoaldea

aldatu

Nabarmentzekoa da eliz atariko egurrezko egitura, Hermenegildo Elordegi harginak eta Pedro Lasaga zurginak 1687an eraikitakoa da: Zimiterioa esaten zaio. Izan ere, 1856an hilerriberria egin zen arte eliz atari hau izan zen herritarren ehorzketak egiteko lekua. Gero, 1943an, pilotaleku bihurtu zuten. Atari horren barruan dagoe aurrealdea barrokoa da eta sarbidea eragin hererriar nabaria duen erdi puntuko arku batetik egiten da. Atariko sarrerako erlaitzaren gainean, erdian, Donemiliagaren irudi txiki bat ikus daiteke.

Elizaren kanpoaldeko eraikuntzan kareharrizko harlanduak erabili ziren, 1,6 m-ko lodierako hormak eraikiz. Kanpandorreak norabide bakoitzean pare bat hutsarte ditu goialdean. Bertan lau kanpai daude, bi iraulketakoak eta beste bi, handiagoak, finkoak, 1825 eta 1850 artean jarriak denak.

Barrualdea

aldatu

Parrokiaren erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, Felipe Auzmendik egindakoa. [3] Alboko erretaulak, berriz, bikiak dira: ezkerrekoa, ebanjelio aldekoa, Jesusen Bihotzari eskainia eta eskuinekoa Andre Maria Sortzez Garbiari. Alboko hormetan dituen nitxoetan ere irudiak jasotzen dira: ezkerrekoan, Doloretako Amabirjinarena eta, eskuinekoan, San Isidrorena.

Erreferentziak

aldatu
  1. Eusko Jaurlaritza, Open Data Euskadi. (2006-12-05). «Zizurkil» opendata.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. Ikerketa - Investigación - Master - TFM Daniel Carballo Ostolaza - Zumaia, 1971
  3. N. Aramburu, A. Artiz, H. Orozco: Master Universitario en Rehabilitacion, Restauracion… Iglesia de San Millan – Zizurkil, 2014

Kanpo estekak

aldatu