San Martin eliza (San Martin Unx)

XII. mendeko kristiau eliza, Donamartiri Untzen kokatua

San Martin eliza Nafarroa Garaiko Erdialdea eskualdeko San Martin Unx edo Donamartiri Untz udalerrian kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.

San Martin eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaDonamartiri Untz
Koordenatuak42°31′32″N 1°33′39″W / 42.5255°N 1.5608°W / 42.5255; -1.5608
Map
Ondarea
BICRI-51-0004987

Berez erromanikoa den arren, inspirazio iturri protogotikoa duten elementuak ditu, gangak eta arku zorrotzak, esaterako. Kokaleku monumental horretako harribitxien artean, bataiarria, kapitelen apaingarriak eta kripta erromanikoa dira. Gaur egun kripta horretan ezkontza eta bataioak egiten dira.

Eraikina aldatu

XII. mendean eraiki zen. Burualde garaia du, absidea altuera-aldea gainditzeko aukera ematen duen kriptaren gainean eraiki baitzen. Eraikin erromanikoaren jatorrizko egiturak bere horretan iraun du egundaino: 4 tartetako nabe bakarra eta kanoi-ganga ditu elizak. Barnealdean, absidea erdizirkularra da, eta kanpoaldean, berriz, poligonala, eta -bularrak ditu goienean, irtenak eta sendoak. Hala ere, urteek aurrera jo ahala erantsi zaizkion atalen eta eraberritze-obren emaitza da parrokiaren egungo itxura. Hartaz, Erdi Aroko antzinako dorrea ordezkatu duen egungo arkupea dugu, besteak beste, inguruko etxeei eta paisaiari so egiteko behatoki ezin hobea.

Xehetasun ugari ditu, adibidez, erlaitzeko harburuak apaintzen dituzten itxura ugariko irudiak: munstroak, gizonak, animaliak edo musikariak, goienetik so.

Hegoaldeko fatxada erromanikoa da eta egun biztanlerik ez duen Sengoriz herriko jatorrizko atea da. Mendebaldekoa, erromanikoa ere bai, proportzionatua eta ederki landua da. Bihurrikatzaile bat eta musikari bat jatorrizko bi harburu babesten dituen teilatutxo baten azpian, apaindurez hanpaturiko kapitelak aurkituko ditugu, Toursekoa ageri duena, adibidez, ziztrin jantzitako eskale batekin santua kapa partekatzen ari delarik, edo, bestela, Sanson, makurturik dagoen lehoi batekin borroka latzean. Pertsonaiek buru eta esku handiak dituzte. Era berean, ile-xerlo bereiziak dituzte buruan, eta, soinean, paraleloki ebakitako tolesdurak. Uncastilloko maisuaren zigiluaren ezaugarriak dira horiek, XII. mendeko eskultore arrakastatsuenetariko batenak.

Barnealdean, bataiarria, arkuen eta zutabeen artean pertsonaiez apainduak agertzen dira: Esnearen Ama Birjinaren tailua, XIV. mendekoa; erretaula erromanista, erdiko horma-hobian San apezpikua irudikatzen duena; eta hiru leihoko aldarea, horietariko bat itsua, eta beste bat antzinako pinturen arrastoek apaindurik.

Erdi Aroko kripta tenpluaren zatirik erromanikoena da. Kapera nagusiaren azpian eraiki zen, lurzorua berdintzeko. Era berean, eskailera kiribila da harako sarbide bakarra. Hainbat zutabek mugatzen dute gunea. Horietariko sei exentuak dira, eta gainerakoak hormei atxikirik daude. Hain zuzen ere, horien kapitelek irudi sorta sinplea ageri dute: tamaina desberdinetako hosto handiak; neurriz kanpoko buru handietako basapiztiak, hortzak erakusten dituztenak; eta ilea, bizarra eta bibotea dituzten giza buruak. Burualdeak turuta formako hiru bao ditu. Kanpoaldera begira gezileihoak daude.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu