San Martin eliza (Ahetze)

Artikulu hau Ahetzeko elizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».

San Martin Ahetzeko eliza da. XVI. mendeko eraikin hau 1973an monumentu historiko izendatu zuten[1].

San Martin eliza (Ahetze)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAhetze
Koordenatuak43°24′21″N 1°34′17″W / 43.4057°N 1.5714°W / 43.4057; -1.5714
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
IzenaMartin Tourskoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084305

Ezaugarriak aldatu

Eliza Done Jakue bidean dago eta XVI. mendeko hasieran ekin zioten eraikitzeari. Done Jakueren estatua[2], XVIII. mendeko erromes batena, Jasokundearen estatua[3], XVIII. mendeko erretaula[4] eta XV. mendeko gurutzea[5] ditu. Besoetan txintxarriak dituen gurutze honek 1609an Pierre de Lancreren sumindura eta ondorengo sorginkeriaren aurkako prozesua eragin zituen[6].

Gertuko hilerrian disko itxurako hilarri zaharra topatu eta Baionako Euskal Museora eraman zuten.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu