San Martin baseliza (Orisoain)

San Martin Toursekoa baseliza Nafarroako Orisoain udalerrian dagoen baseliza edo eliza erromaniko bat da. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.

San Martin Toursekoa baseliza
Kultura ondasuna
Orisoaingo ikuspegia.jpg
San Martin Toursekoaren baselizaren irudia.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 42°36′6″N 1°36′15″W
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0004364

Jatorriz, Erdi Arokoa den eta gerora garai ezberdinetan zaharberritzeak eta gehikuntzak egin zaizkion eliza da. Fatxada harlanduz egina da eta bere ataria nabarmentzen da. XII. mendean erromaniko estiloan eraiki zen. Fuste lau eta kapitel apainduak dituzten zutabeetan exekitako bi erdi-puntuko arkiboltez osatua dago. Behealdean, mentsuladun teilatu batez babestua dago. Alboan, gezilehio bat du, eta abside aldean, teilatuondoko hagaburuak eta kanpoaldeko hormabularrak ditu.

Ikus gaineraAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekakAldatu