San Bizente Martiriaren eliza (Antoñana)

Antoñanako eliza

San Bizente Martiriaren eliza Antoñana (Araba) herriko parrokia-eliza da, herriaren gune harresituaren erdigunean kokatua.

San Bizente Martiriaren eliza (Antoñana)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAntoñana
Koordenatuak42°41′36″N 2°23′46″W / 42.69340296°N 2.396097°W / 42.69340296; -2.396097
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaBizente Zaragozakoa
Erlijioakatolizismoa

Eraikina aldatu

Antzinako gotorleku baten oinarrietan eraiki zuten eliza. Gurutze latindar itxurako oinplanoa du, abside oktogonala eta girlandekin apaindutako hamar pilastra ditu. Gangekin estalita daude lau tarteak. Portikoak erdi-puntuko bost arku ditu eta han XVIII. mendeko portada dago. Hegoaldean beste portada neoklasiko bat du[1].

Kanpandorrea neoklasikoa da eta oinplano karratua du. Kanpaiak zutabe toskanarrekin edertutako lau zulotan daude, flamigeroekin amaituta. Kupula oboidea du, eta linterna, zilindrikoa.

Eliza eta bere ondoko plaza hilerri bezala erabili izan ziren antzina, baina egungo Antoñanako hilerria harresietatik kanpo dago[2].

Barrualdea aldatu

Manuel de Morazak egindako erretaula nagusia rokoko estilokoa da (XVIII. mendea), eta San Bizente martiriaren irudia da nagusi erdian, ondoan San Pedro eta San Pauloren eskulturak dituelarik. Goialdean, berriz, Kalbarioa eta San Sebastian eta San Migelen irudiak.

Aldare nagusiaren parean, Landako Andre Mariaren irudia (XII. mendekoa) egoten da irailetik maiatzera arte (haren baselizatik ekartzen dute).

Alboetako aldareak Andre Mariaren Arrosarioari (XVII. mendea), Kristo Santuari, San Josefi, Arimei eta San Antoniori eskainita daude. Koroaren azpian bataiotegia eta bataiarria daude.

XVII. mendeetako bi mihise eder gordetzen dira elizan, Pintura hauek Cornelio Scout eskola sevilarrekoarenak direla uste da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Antoñana – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  2. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Kanpo estekak aldatu