Antoñanako harresiak

kultur intereseko ondasuna eta eraikitako euskal ondare nabaria Kanpezun

Antoñanako harresiak Arabako Kanpezuko udaleko Antoñana herrian dagoen gortoleku egitura historikoa da. Harresiak Erdi Arokoak, XV. mendekoak dira, gotiko estilokoak. Denborarekin etxeak harresietan integratu ziren gaur egungo irudia sortu arte. Kultura ondasun nabariaren deklarazioa dute.[1] Nahiko ondo kontserbatuta dago.

Antoñanako harresiak
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaKanpezu eta Antoñana
Koordenatuak42°41′38″N 2°23′49″W / 42.6938°N 2.397°W / 42.6938; -2.397
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0005117
1
Antoñanako oinplanoa. Harresien trazaketa oso garbi ikusten da.

Historia aldatu

Herria Antso VI.a Nafarroakoak sortu zuen 1182an. Toki estrategikoa zen eta aurretik gotorleku bat zegoen bertan. 1239an Alfontso VIII.a Gaztelakoak hartu zuen. Harresien inguruko informazioa, dena dela, XV. mende arte ez da aurkitu. Pentsatzekoa da herria sortu eta laster hasiko zirela hau gotortzeko lanak.[2]

Deskribapena aldatu

Harresia egitura laukizuzena da, iparraldetik hegoaldera orientatuta. Harresien aztarnak etxeetan integratu dira, multzo bat osatuz; ondorioz, toki askotan leihoak eta balkoiak ireki egin dira. Mendebaldean Ega ibaia dago, babes erretenaren funtzioa betetzen zuena. Ekialdean aztarna gutxi batzuk gelditzen dira, bestetik. Iparraldean dorre handi bat dago, dorretxea, gotorlekua ixten zuena.

Harresiaren garaiera 5 metrotik 12 metrotara doa. Lodiera 1,30 metrokoa da. Herrian sartzeko bi atari zeuden baina bakarrik hegoaldekoa gelditzen da.[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoñanako harresiak