Benedikto Nursiakoa
San Benedikto Nursiakoa[1] (latinez: Benedictus de Nursia; Nursia, 480 inguruan - Montecassinoko abadia, 547 inguruan) beneditar ordenaren sortzailea izan zen. Honorio III.ak kanonizatu zuen 1220an, eta Paulo VI.ak Europako zaindari izendatu zuen 1964an. Jaieguna, martxoaren 21ean izaten da. Beneditarrek uztailaren 11n ospatzen dute beren sortzailearen eguna.
Benedikto Nursiakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
547ko martxoaren 21a
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Norcia, 480ko martxoaren 3a | ||||
Herrialdea | ezezaguna | ||||
Heriotza | Montecassinoko abadia, 547ko martxoaren 23a (67 urte) | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina italiera | ||||
Irakaslea(k) | Romanus of Subiaco (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, teologoa eta erlijiosoa | ||||
Santutegia | |||||
Uztailaren 11, Martxoaren 21, Martxoaren 27 eta Uztailaren 11 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||||
Biografia
aldatuBenedikto Nursiakoaren bizitza San Gregorio Handiaren idatzietatik bakarrik ezagutzen da (Elkarrizketak II). Elezaharrak kutsaturiko kontaketa horretan esaten denaren arabera, Benedikto goi-mailako familia batean jaioa bide zen. Erromara Erretorika, Filosofia eta Zuzenbidea ikastera joan zen, baina laster erretiratu zen mundutik Subiaco mendian eremutar-bizimodua egiteko. Hiru urteren buruan ingurura bildu zitzaizkion ikasleak 12 monasterioetan banatu zituen. Gero, 529. urtean, Montecassino muinoan Montecassinoko abadia eraiki zuen, eta han hil zen 547an.
Bere izena daraman erregela idatzi zuen abade-etxe horretan, eta monasterioko bizitza gobernatzen duten oinarriak bertan bildu zituen. Tradizioz, San Benedikto Sartaldeko fraideen aitalehena izan da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Nursiakoa |