Ireki menu nagusia

Salvador Freixedo, (O Carballiño, Ourense, 1923) apaiz katoliko ohia, jesulagun ohia eta gai paranormalen ikertzailea. Espainia mailan parapsikologia eta ufologiaren erreferente izan da. Erlijio ofizialarekin oso kritikoa izan da beti.[1]

Salvador Freixedo
SavadorFreixedo1.JPG
Bizitza
Jaiotza Ourenseko probintzia1923ko apirilaren  23a (96 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Comillasko Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, ufologista Itzuli, parapsychologista Itzuli eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

BiografiaAldatu

O Carballiñon, Ourensen, 1923an jaio zen oso familia katoliko baten altzoan. 1928an familia Ourense hiriburua joan zen eta hiri horretan lehenengo ikasketak egin zituen. Hamasei urterekin Jesusen Lagundian sartu zen, 1953an, Santanderren apaiz ordenatzeko. 1947tik Ameriketan ibili zen, besteak beste, Santo Domingoko apaizgaitegian Elizaren Historia irakasten eta San Juan de Puerto Ricon non Movimiento de la Juventud Obrera Cristiana zelakoa sortu zuen. Mugimendu horren ordezkaria La Habanan izan zen. Ikasketa unibertsitarioak, bestetik, Comillasen (Santander), Kaliforniako Alma Collegen, Quebeceko Mont Laurierren eta New Yorkeko Fordham Unibertsitatean egin zituen. Urte haietan, elizaren aurrean oso kritiko agertu zen eta, ondorioz, arazo ugari izan zuen. 1957an, Kuban zegoelarik,40 Casos de Injusticia Social liburua argitaratu ondoren, Fulgencio Batista diktadoreak Kubatik alde egiteko gonbidapena egin zion.1968an Mi Iglesia Duerme argitaratu zuen eta horren ondorioz, 1969 Jesusen Lagundiatik egotzia izan zen.1970an, Venezuelan, beste liburu baten argitalpenaren ondorioz, Amor, Sexo, Noviazgo, Matrimonio, Hijos: Cinco Realidades en Evolución, espetxeratua eta kanporatua izan zen.

1970. urtetatik aurrera, Freixedo OHE fenomenoaren ikerketan inplikatu zen, batez ere erlijioarekin eta gizateriaren historiarekin lotuta. Mexikon Instituto Mexicano de Estudios del Fenómeno Paranormal sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu du, gehienak parapsikologiarekin lotuta dauden aldizkarietan, esaterako Karma 7, Mundo Desconocido[2], Más Allá...

ObraAldatu

  • 40 Casos de Injusticia Social (1957).
  • Mi Iglesia Duerme (1968).
  • Amor, Sexo, Noviazgo, Matrimonio, Hijos: Cinco Realidades en Evolución (Mitos religiosos en las relaciones humanas) (1970).
  • Extraterrestres y creencias religiosas (Extraterrestres y religión) (1971)
  • El diabólico inconsciente (Parapsicología y religión) (1973)
  • Visionarios, místicos y contactos extraterrestres (La religión entre la parapsicología y los OVNIS) (1977)
  • Israel, pueblo contacto (1978)
  • 60 casos de OVNIS
  • ¿Por qué agoniza el Cristianismo? (1983)
  • Diccionario sulfúrico
  • Curanderismo y Curaciones por la Fe (1983)
  • ¡Defendámonos de los dioses! (1984)
  • Las apariciones de El Escorial (Las Apariciones Marianas) (1985)
  • Religión, política y microcefália
  • El Cristianismo: un mito más (1986)
  • Los curanderos (1987)
  • La granja humana (Ellos, los dueños invisibles de este planeta) (1988)
  • La amenaza extraterrestre (1989)
  • Interpelación a Jesús de Nazaret (1989)
  • Apariciones religiosas : mito o realidad? ; una explicación a fenómenos como el de Villa Alemana (1989)
  • Los contactados (1991)
  • Los hijos de la Nueva Era (1992)
  • Los OVNIS, ¿una amenaza para la humanidad? (1992)
  • Biografía del fenómeno OVNI (1992)
  • ¿Qué son los OVNIS? (1993)
  • Fenómeno OVNI: Evidencias (1993)
  • En los límites del universo (1994)
  • OVNIS y dioses depredadores (1995)
  • Las religiones que nos separan (1995)
  • Videntes, visionarios y vividores (1998)
  • Un gallego llamado Cristóbal Colón, redescubridor de América (2002)
  • La Expaña de Z (2010)
  • Teovnilogía (2012)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu