Sagunto

Valentziako udalerri bat

Sagunto[1] (valentzieraz: Sagunt; gaztelaniaz: Sagunto) Valentziako Erkidegoko erdialdeko kostaldeko udalerri bat da, Camp de Morvedre eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua da, eta probintziako hiri jendetsuenetan laugarrena. Hiriak Erdi Arotik XIX. menderaino Morvedre izan zuen izena, eta hortik hartu du izena eskualdeak.

Sagunto
Sagunt
Morvedre
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
AlkateaDarío Moreno Lerga
Izen ofizialaSagunt
Sagunto
Jatorrizko izenaSagunt
Morvedre
Posta kodea46500 eta 46520
INEk ezarritako kodea46220
HerriburuaSagunto (city) (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°40′48″N 0°16′42″W / 39.68°N 0.2783°W / 39.68; -0.2783
Map
Azalera132 km²
Altitudea49 m
MugakideakAlbalat dels Tarongers, Alfara de la Baronia, Algar de Palància, Algímia d'Alfara, Almenara, Benavites, Benifairó de les Valls, Canet d'en Berenguer, Estivella, Faura, Fondeguilla, Gilet, Nàquera, Petrés, El Puig, Puçol, Quart de les Valls, Quartell, Soneja, Torres Torres eta La Vall d'Uixó
Demografia
Biztanleria71.377 (2024)
1.249 (2023)
alt_left 33.774 (%47,3) (%45,3) 32.366 alt_right
Dentsitatea541 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMillau, Cecina eta Zante
MatrikulaV
Hizkuntza ofizialavalentziera
sagunt.es

63.359 biztanle zituen 2007an. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago.

Altzairugintza izan da ekonomia-jarduera nagusia baina 1983. urtean itxi zuten altzairu-lantegia. Fruituak (laranjak, limoiak) eta mineralak (ikatza) esportatzen dira portutik. Iberiako hiri zaharra da, eta antzinako monumentuak ugariak dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko antzokia, zirkua eta hilerria, harresiak, XIV-XV. mendeetako Santa Maria eliza gotikoa eta hiriko museoa.

Historia

aldatu

Iberiar leinu batek sortutako hiria da, eta haraino heldu ziren greziar merkatariak. K.a. 219. urtean, Erromaren aliatua zenean, Hanibal buru zuten kartagotarrek setiatu eta hartu zuten (Bigarren Gerra Punikoaren hasiera). Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 214an, eta oparotasun handia izan zuen hiriak. Bisigodoen, bizantziarren eta musulmanen esku egon ondoren, Jakue I.ak konkistatu zuen (1248). 1874. urtean, Alfontso XII.a egin zuten errege hiri horretan, eta hurrengo urtean hiri-gutuna jaso zuen erregearen eskutik.

Kirolak

aldatu

Balonmano Sagunto taldea Espainiako emakumezkoen eskubaloian palmaresik handiena izan duen taldea da. 27 liga eta 20 kopa irabazteaz gain 1997an Europako Kopa eta Superkopa eskuratu zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu