SWAPO, hau da, Hego-mendebaldeko Afrikako Herriaren Erakundea[7] (jatorrizko izen osoa, ingelesez: South-West African People's Organization; alemanez: Südwestafrikanische Volksorganisation; afrikaansez: Suidwes-Afrikaanse Volk-Organisasie), hauteskundeetan SWAPO Party izenaz aurkeztua, Namibiako alderdi politiko bat da. Internazional Sozialistaren eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren partaide da.

SWAPO Party
Idazkari nagusiaSophia Shaningwa
Sorrera1960ko apirilaren 19a
EremuaNamibia
Egoitza nagusiaWindhoek, Namibia
Ideologia politikoaOfiziala: sozialismo demokratikoa[1]

Gehiengoarena: afrikar nazionalismoa, demokrazia soziala,[2][3]
estatismoa[4]
Fakzioena: ezkerreko populismoa[5]

Historikoa: marxismo-leninismoa[6]
Nazioarteko kidetzaInternazional Sozialista
Eserlekuak erakundeetanNamibiako Biltzar Nazionalean
77 / 96

Zinegotzien artean
226 / 327

Hegoaldeko Afrikaren Garapeneko Erkidegoko Parlamentu Foroan
0 / 5

Panafrikar Parlamentuan
4 / 5
http://www.swapoparty.org

Historia aldatu

 
Sam Nujoma, lehen presidentea.

1960ean sortua, 1966an erakunde militarra bihurtu zen. Gerrila estrategia erabiliz, Hegoafrikako gobernuaren aurka aritu zen. Haien helburua Namibiako independentzia lortzea zen. Haien kuartel nagusiak hasieran Zambian zeuden; gero, 1975ean, Angola Portugaletik independizatu zenean, kuartierrak estatu horretara eraman zituzten. Armekin Hegoafrikako apartheid politikari aurre egin zioten. Apartheidek zera bilatzen zuen: zuriak eta bantuak sakabanatzea, hau da, politika arrazista.

1990ean Namibia estatu independentea izatea lortu zuen. Orduan, SWAPO alderdi politikoa bihurtu zen eta Sam Nujoma haien liderrarekin 1989ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Ondorioz, Sam Nujoma herrialdearen lehen lehendakaria bihurtu zen. 2004ko hauteskundetan SWAPOk, orduan, Hifikepunye Pohamba gidaritzapean, berriro ere irabazi zuen, hautesleen % 76ren babesarekin.[8]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu