Sándor Rónai
Sándor Rónai, Sándor Ritu jaioa (Miskolc, 1892ko urriaren 6a – Budapest, 1965eko irailaren 28a) hungariar politikari komunista izan zen. Hungariako estatuburua izan zen 1950etik 1952ra
Eraikuntzako langilea izan zen eta mugimendu sindikalarekin eta Hungariako Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen. Sobietar Hungariako Errepublikan Miskolceko Langile Kontseiluko kide izan zen. 1917tik Rónai abizena erabili zuen eta 1922tik alderdiko idazkaria izan zen Miskolcen.
1941eko apirilean espetxeratu eta deportatu egin zuten, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Merkataritza eta Kooperatiba ministro izendatu zuten, eta, ondoren, Kanpo Merkataritza. Bere alderdia Hungariako Alderdi Komunistarekin batzearen aldekoetako bat izan zen. 1950eko maiatzean Hungariako Herri Errepublikako presidente izendatu zuten. 1952ko apirilean István Dobi ordezkatu eta Biltzar Nazionaleko presidente izendatu zuten urtebeterako.
1956ko Hungariako Iraultzan sobietarren aldeko jarrera izan zuen eta János Kádár eta errepresioaren alde egin zuen. 1956tik 1957ra Kanpo Merkataritzako ministro izan zen eta 1960an Hungaria-Sobietar Batasuneko presidente izendatu zuten.
Hil zen arte, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko eta batzorde politikoko kide izan zen.