Gibelzuri orrizabal

Russula delica» orritik birbideratua)

Gibelzuri orrizabala (Russula delica) Russulaceae familiako onddoa da.[1]

Gibelzuri orrizabala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula delica
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 7 eta 20 cm arteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero inbutu formakoa, erdian oso nabarmen hondoratua. Ertza gingilduna (lobulatua) eta barrurantz begira. Kolore zurikoa edo okre zikinekoa. Erdian orban arre edo marroiak ditu, ertz argiagoa eta batzuetan apur bat pitzatua. Ilegabea, lehorra eta matea. Azala berriz ezin da bereiztu. Oro ar, landare hondarren eta lurrez erdi estalita agertzen da.

Orriak: Ez oso dekurrenteak eta sabeldunak. Kolore zurixkakoak edo krema-argi zikinak, marroiz zikintzen dira zahartzean edo ertzak igurtzitzean.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, trinkoa, gogorra, zilindrikoa eta oinarrirantz mehetua. Zuria, orban irregular arrexkak ditu.

Haragia: Zuria, baina airearekin kontaktuan dagoenean, ordu batzuetara tonalitate arreak edo arrosak hartzen ditu. Oso hauskorra eta gogorra. Fruta gaztearen usaina baina zahartuaz arrainarena hartuaz joaten da. Zapore mina.[2]

 
Gibelzuri orrizabalak
 

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: Apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Delica berriz, delicor-etik dator, adorerik gabe, latex gabe.

Jangarritasuna

aldatu

Erdipurdikoa, kontsumitzeko denbora luzean egosi behar da.[3]

Nahasmen arriskua

aldatu

Orriak urdin-berdexka zurbilez tindatuta (batez ere oinaren ondoan) dituen Russula chlotoides-arekin. Autore batzuentzat espezie bera da. Lactarius vellereus eta Lactarius piperatus espeziekin, baina hauek latexa edo esnea dute haustean. Russula pseudodelica-rekin, kolore horixka du, baita gorrixka ere.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberri amaieratik udazkenera arte. Oso ohikoa konifero eta hosto-zabal basoetan. Kare-lurretan edo neutroetan. Erdi lurperatuta agertzen da. Desegitean, Asterophora parasitica agertzen da perretxiko honen gainean.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Britania Handia eta Asia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 130 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 497 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 383 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

aldatu