Niktali txiki
Niktali txikia (Asterophora parasitica) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, haragi gutxi duelako eta usteldura goiztiarra.
Niktali txikia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Asterophora |
Espeziea | Asterophora parasitica Singer, 1951 |
Basionimoa | Agaricus parasiticus |
Sinonimoak: Agaricus parasiticus (Basionimoa), Agaricus umbratus, Agaricus pilipes, Agaricus parasiticus var. ß pilipes, Gymnopus pilipes, Gymnopus parasiticus, Nyctalis parasitica, Fungus pilipes.
Deskribapena
aldatuKapela: Oso txikia, 0,5 eta 1 cm bitarteko diametrokoa, mami gutxi du, esferikoa, zeta fin-fin batekin eta kolore zurixka-grisaxkakoa. Nyctalis asterophora baino txikiagoa, haragi gutxiago du eta grisaxkagoa da.
Orriak: Zabal, desberdinak, batzuetan laburtuak, bilbean sortzen diren klamidosporen ondorioz, okre koloreko hautsez estaliak.
Hanka: Mehea, kurbatua eta grisaxka.
Haragia: Mehea, biguna, usain leuna du baina desatseginekoa eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Parasitica epitetoa latinetik dator, bizkarroi, esan nahi duen "parasiticus" hitzetik
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAsterophora lycoperdoides delakoarekin, habitata eta denboraldia partekatzen ditu eta ugariagoa da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, soropildutako taldeetan, usteltzen ari diren Russula batzuetan, Ploratinen taldeko Russulak parasitatzen batez ere, adibidez, chloroides, delica, eta pseudodelica espezieak eta baita Lactarius zuri handiak ere, adibidez, piperatus eta vellereus.[4]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Turkia, Himalaiako eremua, Japonia, Vietnam.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 291 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 429 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Asterophora parasitica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.