Romain Gary
Romain Gary, Roman Kacew benetako izenez, (Vilnius, Lituania, 1914ko maiatzaren 21a - Paris, Frantzia, 1980ko abenduaren 2a), frantses-idazlea.
Bizitza
aldatuLituaniakoa zen jaiotzez. Haurtzaroa eta gaztaroa Sobietar Batasunean eta Polonian eman zituen. 1928an Parisa joan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Frantzia askatuaren aldeko soldadu izan zen.
Obra
aldatuHaren lehen eleberria, Education européenne (1945, Europar heziketa), poloniarrek izan zuten alemaniarren kontrako erresistentzian oinarrituta dago.
1956an Les racines du ciel (Zeruaren sustraiak) idatzi zuen, Afrikan girotutako eleberria. La promesse de l´aube (1959) idatzi zuen gero, amaren oroiminez idatzitakoa.
Arrazismoaren aurka Chien blanc idatzi zuen (1970, Zakur zuria) eta 1975ean Goncourt saria eman zioten La vie devant soi (Bizitza haren aitzinean) liburuarengatik. Goncourt saria bi bider irabazi duen idazle bakarra da; haietatik batean, irabazi zuen lana izengoitiaz sinatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romain Gary |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.