Roger de Lauria

Roger de Lauria (katalanez: Roger de Lluria; Lauria, Basilicata, 1245eko urtarrilaren 17a - Valentzia, 1305eko urtarrilaren 19a) Aragoiko eta Siziliako erreinuen zerbitzuan lan egin zuen militarra izan zen, jatorriz italiarra. Itsas gudu garrantzitsuak irabazi zituen frantsesen aurka, 1282ko Siziliar bezperen ondoren.

Roger de Lauria
Ritratto dell'ammiraglio di Aragona Ruggiero di Lauria.jpg
Bizitza
Jaiotza Scalea1245eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Aragoiko koroa
 Siziliako Erresuma
Heriotza Valentzia1305eko urtarrilaren 19a (60 urte)
Familia
Aita Riccardo di Lauria
Ama Bella d'Amichi
Familia
Jarduerak
Jarduerak itsas ofiziala
Zerbitzu militarra
Gradua almirante
Parte hartutako gatazkak War of the Sicilian Vespers (en) Itzuli
1=Monumento a Roger de Lauria en la Rambla Nova de Tarragona (Cataluña, España)
Roger de Lauriaren monumentua, Bartzelonan.

BizitzaAldatu

Roger de Lauria Kataluniako gortean hezi zuten 1262tik aurrera eta 1283an izendatu zuen Petri III.a Aragoikoak Aragoiko itsas armadako buru, aragoiarrak Siziliaz jabetu ondoren. Frantsesak garaitu zituen Maltan (1283) eta Napoliko badian (1284), eta Katalunian sartu zen Filipe III.aren frantses gudarostea handik itzularazi zuen 1285ean.

1287an Siziliara jo zuen Jakue II.a, bertako erregearen alde, eta Napoliko erregea menderatu zuen urte hartan. 1291n Jakue Aragoiko errege izendatu zuten, eta Roger de Lauria haren anaia Frederikorekin geratu zen Sizilian, Jakue II.arengandik urrun. 1298an, berriro adiskidetu zen Jakue erregearekin eta Frederiko Siziliako erregearen gudarostea menderatu zuen Orlando eta Ponsako guduetan. 1302an, Caltabellotako bakeak eman zion amaiera bi errege horien arteko gerrari eta Valentziako lurretara erretiratu zen Roger de Lauria.

ErreferentziakAldatu