Mundo Nuevo
Mundo Nuevo (euskaraz, Mundu Berria) Donostiako Amara auzoko aisialdiko elkartea da, 1960 urtean sortua eta hango Santiago parrokiari estu lotua. Sortu zenez geroztik bertako apaiza den Pablo Garcia Azpillaga eta Mari Pepa Martinez Apeztegia izan dira taldearen dinamizatzaile nagusiak.
Elkarteak antolatu dituen ekitaldien artean, Donostiako inauterien konpartsa, Aste Santuan Kristoren Nekaldiaren irudikapen antzeztua, haur eta gazteentzako aisialdi jarduerak eta auzoko irratia daude. Aisialdiko begirale eta zuzendarien eskola bat ere badute.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) El año que viene cumplen 50 años, www.diariovasco.com, 2010-02-19.