Renato Anjoukoa (okzitanieraz: Rainièr d'Anjau; frantsesez: René d'Anjou; Angers, 1409ko urtarrilaren 16aAix-en-Provence, 1480ko uztailaren 10a), izengoitiz Renato Onbera[1] (okzitanieraz: Rai Rainièr lo Bòn; frantsesez: Le bon roi René) deitua, Anjouko dukea izan zen 1430-1480 urteetan, Lorrenako dukea 1431-1453 urteetan, Barreko dukea 1430-1480 urteetan, Proventzako kondea 1434-1480 urteetan, Napoliko erregea 1435-1442 urteetan, eta Aragoiko erregea 1466–1472 urteetan.

Renato Anjoukoa


king of Majorca (en) Itzuli


Duke of Anjou (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAngers1409ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaAix-en-Provence1480ko uztailaren 10a (71 urte)
Hobiratze lekuaAngers Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaLouis II of Naples
AmaYolanda Aragoikoa
Ezkontidea(k)Jeanne de Laval (en) Itzuli
Isabella, Duchess of Lorraine (en) Itzuli  (1420ko urriaren 24a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Valois-Anjou (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
latina
Jarduerak
Jarduerakmonarka, poeta eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Bizitza aldatu

Luis II.a Anjoukoaren eta Yolanda Aragoikoaren semea zen. 1435ean Napoliko errege izendatu zuten, Joana II.a hil ondoren, baina Alfontso V.a Aragoikoa nagusitu zitzaion 1438an. Ehun Urteko Gerran Karlos VII.a Frantziako erregearen alde jokatu zuen, eta Frantziako administrazioa antolatu zuen, zerga berri batzuen bidez.

1466an Joanes II.aren aurka zeuden kataluniarrek Aragoiko errege eta Bartzelonako konde izateko egin zioten proposamena onartu zuen, baina ez zuen kargu hura eskuratu azkenean. Ona deitura jaso zuen artistak eta idazleak babestu zituelako. Karlos Mainekoa izan zuen ondorengo Proventzan, eta hura ondorengorik gabe hil zelarik Luis XI.a Frantziako erregea jabetu zen Proventzaz.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Anjoukoa