Renée Lafont
Renée Lafont, izen osoa, Renée Charlotte Amélie Lafont (Amiens, 1877ko azaroaren 4a – Kordoba, 1936ko irailaren 1a) letretako emakumea, itzultzailea eta kazetari frantsesa zen; frankistek fusilatu egin zuten, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran.
Renée Lafont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amiens, 1877ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Kordoba, 1936ko irailaren 1a (58 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, kazetaria eta gidoilaria |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Bere eginkizunak betetzen ari zela hildako lehen emakume kazetari frantsesa da.[1]
Biografia
aldatuRenée Lafont 1877ko azaroaren 4an jaio zen, Amiensen. Charles Lafonten (1851-1931) alaba zen, letra klasikoetako irakasle zena, Lycée Louis-le-Grand-en.[2][3] Letretan lizentziatu zen.
Ibilbide literarioa eta kazetaritzakoa
aldatuLizentziaturaren ondotik, L'Appel de la mer (Itsasoaren deia) eleberria argitaratu zuen 1910ean.[4]
Ondoren, 1924an, Les Forçats de la volupté argitaratu zuen, Albin Michel argitaletxean.
Hala ere, bere literatura-ibilbidearen zatirik handiena itzultzaile-lanetan egin zuen, eta, horren ondorioz, Espainiaren ezagutzaile hoberenetako bat bilakatu zen.
Hispanofiloa izaki, 1913an, Parthénon aldizkariko “Amérique hispanique” atalaren ardura hartu zuen.[5]
Lehen Mundu Gerran, Madrilen ikerketa bat egin zuen Frantziaren alde zeuden Espainiako komunikabideen artean. Maurice Barrèsek horren berri laudagarria eman zuen L’Âme française et la guerre saiakeran (Paris, Émile-Paul, 1916).
Gero, Vicente Blasco Ibáñez idazle espainiarraren itzultzaile tituluduna bihurtu zen, bereziki Ce que sera la République espagnole saiakeran (1925, Flammarion).[6]
Alberto Insúa nobelagilearen idatziak ere itzuli zituen, eta, gainera, Henry Bataille, Jean Giraudoux eta Marcel Martinet autoreekin maiz ibili zen.
1930eko hamarkadaren hasieran, ezkerrarekin engaiatu zen, bai Espainian Errepublika ezartzeko zuen interesagatik, bai Alderdi Sozialistako Parisko Section française de l'Internationale ouvrière (S.F.I.O.) delakoaren 5. sekzioari zion atxikimenduarengatik[7].
Espainiako Gerra Zibila
aldatuEspainiako Gerra Zibilaren hasieran Espainiara bidali zuten Le Populaire egunkari sozialistarentzako kazetari, Kordoba inguruko borrokak estali zituen, frontea oraindik finkatu gabe zegoenean eta estatu nagusi errepublikanoak hiria laster hartuko zuela iragarri zuenean.
1936ko abuztuaren 29an, Renée Lafont zihoan autoa bidean galdu zen, eta segada batean erori Las Cumbres de Alcolean, Kordobatik gertu. Autoan zihoazen hiruak miliziano nazionalistek harrapatu zituzten. Hasierako testigantzen arabera, Renée Lafont jasandako zaurien ondorioz hil zen. Hainbat artxibo militarrek eta zibilek, ordea, argitzen dute zer gertatu zen benetan. Renée Lafontek gainean zeramatzan Espainiako Errepublikako dokumentuak -igitaia eta mailua zutenak- aurkitzean, auzitegi militar baten aitzinera eraman zuten, zeinak heriotza-zigorra ezarri baitzion, eta 1936ko irailaren 1ean fusilatu egin zuten Arroyo del Moro izeneko lekuan. Bere gorpua leku ezezagun batean lurperatu zuten, harik eta indusketa batzuetan atzeman zuten arte, 2017an: Kordobako hobi komun batetik atera zuten.[8][9][6] “Bere eginkizunetan ari zela erahil zuten lehen kazetari frantsesa” da.[6]
1936ko urriaren 5ean, Le Populaire egunkariak haren heriotza iragarri zuen, 3. orrialdean[10] argitaratutako berri labur batean, eta omenaldi estuagoa egin zion Bracke-Desrousseaux-en lumaren pean, hurrengo eguneko edizioan;[11] Le Monde illustré-k bigarren omenaldia egin zion, "Victime du devoir" (Zereginaren biktima) izenburu zuen artikulu batekin, eta L’Œuvre egunkariak artikulu bat argitaratu zuen, artxiboko argazki batekin.[6] Renée Lafonten patu tragikoa Guy de Traversay (frankistek fusilatua) eta Louis Delaprée (Frantziara sartzen zela bota zuten haren hegazkina) kazetarienarekin aldera daiteke. Baina haren izena ez da bere homologo gizonezkoena bezain mediatizatua izan.[12] Esan izan zen krisi diplomatiko franko-espainiarra saihesteagatik ez zela aipatu, Renée Lafontek Léon Blumen egunkarian idazten baitzuen, garai hartan Frantziako Gobernuko burua zena. Omenaldi gisa, haren izena aipatu zuten Section française de l'Internationale ouvrière (S.F.I.O.)-ren 34. kongresuaren karietara, 1937ko uztailean, Marseillan.[6]
2019ko otsailean, Renée Lafonten gorpuzkiak hobitik atera eta identifikatu egin zituzten, haren DNA kazetaria den Maitena Biraben ilobarenarekin alderatuta.[6][13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ VIDEO. "Complément d'enquête" sur les traces de Renée Lafont, journaliste française fusillée par les franquistes. 2019-05-08.
- ↑ Archives de la Somme, commune d'Amiens, acte de naissance Txantiloi:Numéro, année 1877 (page 407/498)
- ↑ Fiche de Charles Lafont dans base Léonore
- ↑ Annuaire de l'école pratiques des Hautes-Études en 1906 (page 159/176)
- ↑ Espagne: des restes possibles d'une journaliste française fusillée pendant la guerre civile. 2019-03-16.
- ↑ a b c d e f Bernard Lebrun. (octobre-décembre 2020). «Renée Lafont, journaliste victime du devoir sans les honneurs» Le Monde - Hors-série: 78-79. ISBN 978-2-36804-114-7..
- ↑ "Ne fusillez pas la mémoire de Renée Lafont". 2018-01-25.
- ↑ caminar, Author:. (2018-03-20). Renée Lafont – journaliste française assassinée et jetée dans une fosse commune de Cordoue. .
- ↑ Exhumée, Renée Lafont, porte-parole de 100 000 fantômes toujours dans les fosses en Espagne. .
- ↑ Txantiloi:Gallica
- ↑ Txantiloi:Gallica
- ↑ Blaise, Gabriel. (2019-03-31). «Renée Lafont, l’oubliée de la Guerre d'Espagne» Sud-Ouest ISSN 1760-6454..
- ↑ «Complément d’enquête» : une victime de Franco, aïeule de Maïtena Biraben. .
Bibliografia
aldatu- Renée Lafont, Les Forçats de la volupté, Paris, Albin Michel, 1924
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) El Caso Renée Lafont - La Guerra Civil Española (Gaztelaniaz)