Ireki menu nagusia

1987ko Reinosako istiluak urte hartako udaberrian izan ziren, Campoo-Los Valles eskualdean izandako industria-birmoldaketak sortuak.[1]

1987ko Reinosako istiluak
Gertakaria
Data 1987
Kokapena  (Reinosa)
Kalteak
Hilak 1
Zaurituak 144

Udalerriak garai haietan 13.000 biztanle zituen eta aurreko bi urteetan 2.000 lanpostu galdu zituen.[2] Orduko arrisku nagusia Forjas y Aceros de Reinosa, S.A. (egungo Sidenor) zen, 1.763 langileetatik 1.300etara murriztu nahi zutena.[2] Martxoaren 11n Enrique Antolín kontseilari orokorra enpresa uztera zihoala, enpresa-batzordeak atxiki egin zuen. Gobernuak Guardia Zibila bidali zuten Antolin askatzeko eta istiluetan hainbat arma galdu zituen eta 68 zauritu suertatu ziren.

Apirilaren 4an berriro istiluak izan ziren langile eta polizien artean, 21 zauritu izanda. Hurrengo eguneko istiluetan 15 zauritu gehiago izan ziren. Hilaren 16an, Ostegun Santua zela, langileek trenbidea gelditu eta Guardia Zibilak herria okupatu zuen. Egun hartan Gonzalo Ruiz García langilea hil zen.

Sindikatuek greba orokorrari deitu eta Madrilen ere manifestatu ziren. Negoziazioen ostean, Laneko Zuzendaritza Nagusiak Forjas y Aceros enpresaren 436 langileentzako enplegu-erregulazioko espediente bat onartu zuen.[3]

ErreferentziakAldatu

  1.   Altuna, Francisco Reinosa. Un polvorín Editorial TANTIN ISBN 9788486360795 .
  2. a b (Gaztelaniaz)  «Desesperada respuesta a una reconversión» El País 1987-3-13 .
  3. (Gaztelaniaz)  «1987, un año que marcó trágicamente el futuro de Reinosa» El Diario Montañés 2007-04-16 .


  Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.