El Diario Montañés (baita ere El Diario edo DM) gaztelaniazko egunkaria da. Egunero 194.000 ale (2006-2007ko datuak), saltzen dituenez Espainiako 24. egunkaririk irakurriena da. Kantabrian hegemonikoa da, bertoko merkatuaren %60a bilduz[1].

El Diario Montañés
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaSantander
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu
ArgitaletxeaEditorial Cantabria, S. A.
Banaketa
Banatze-eremuaKantabria
MaiztasunaEgunero
Salneurria1,30
Historia
IdeologiaEskuindarra
ZuzendariaJosé Miguel Santamaría

www.eldiariomontanes.es
Twitter: dmontanes Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

1902an sortua, bere ideologia kontserbadore eta katolikoa izan zen. Gorabeherak gorabehera (1932an itxi, 1936an konfiskatu eta 1941an bere egoitza erre zuten) mantendu eta, ekonomia arazoak zirela eta, 1984an Bilboko El Correok erosi zuen. 1999an bere webgunea eta 2003an bere telebista (Canal 8 DM) atera zituen.

Polemikak ere izan ditu, adibidez, 2010ean Gaztelaniazko Wikipediaren David Glasgow Farragut artikulua lizentzia errespetatu gabe kopiatu zuen, Farragut, un marino de origen español izenaz.

Erreferentziak aldatu

  1. Fernández Obregón, Francisco Javier. (1998). La prensa periférica española. Revista Latina de Comunicación Social.

Kanpo estekak aldatu