Reicheko Herritarrak Mugimendua

Alemaniako Errepublika Federalaren zilegitasuna eta bere lege sistema ukatzen duten pertsonen mugimendua

Reicheko Herritarrak Mugimendua (alemanez: Reichsbürgerbewegung) edo Reicheko Herritarrak (alemanez: Reichsbürger) Alemaniako eskuin muturreko hainbat elkarte eta pertsona antikonstituzionalek eta errebisionistek jasotzen duten izendapena da. Mugimenduko kideek Alemaniako Errepublika Federalaren zilegitasuna ukatzen dute, 1871tik 1918ra eta 1933tik 1945era existitu zen Alemaniar Reicha estatu zilegitzat ezagutuz emanez.

Reicheko Herritarrak Mugimendua
Datuak
Motagizarte mugimendua, mugimendu politikoa eta fringe theory (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
IdeologiaErregezaletasuna
Kokapen politikoaEskuin-mutur

Historia aldatu

1985ean Wolfgang Gerhard Günter Ebelek, Mendebaldeko Berlingo trafiko-superindente zenak, Reicheko Behin Behineko Gobernua (alemanez: Kommissarische Reichsregierung, KRR) delako mugimendua sortu zuen. Ebelek bere burua Reicheko kantziler izendatu zuen, aliatuen okupazioguneko agintarien esanetara jarduten zuela esanez.

KRRak txanponak eta posta-zigiluak jaulkitzeari ekin zion, baita bere erakundea Interneten eta beste hedabidetan sustatuz. Jarraitzaile-kopuruak ahalbidetzen duen lekuetan berrezarritako erakundeak emulatzen dituzte; hala nola, Weimarko Errepublikaren eta antzinako Alemaniako estatuen auzitegiak eta legebiltzarrak. Denboraldi batean estatu paralelo bat sortzen saiatu ziren hainbat erakunde eta aginte-kargu berrezarriz, esaterako: Reichstag legebiltzarra, Reicheko ministroak, estatu gobernuak eta Reichsgericht auzitegi gorena.

2022ko abenduaren 7an Alemaniako poliziak Reicheko Herritarrak mugimenduko 25 kide atxilotu zituen estatu-kolpea prestatzen ari zirelakoan.[1]

Ideologia aldatu

Reicheko Herritarren Mugimenduaren ideologia eskuin muturrekoa da. Mugimenduak konspirazioaren teoriaren, antisemitismoaren eta arrazakeriaren aldeko ideiak agerrarazi ditu. Hainbat hedabidek mugimendua izatez neonazitzat jo izan dute. Horrez gain, mugimenduaren baitan badira Alemaniar Inperioaren berrezarpenaren aldeko erregezaleak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu