Quo Vadis, Aida?
Quo Vadis, Aida? (euskaraz: «Nora zoaz, Aida?») 2020ko Jasmila Žbanić bosniar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa da, Srebrenicako sarraskian girotuta.
Sinopsia
aldatuBalkanetako gerra kontatzen da filmean: 1995. urtearen inguruan girotuta dago, eta garai hartako Bosnia da epizentro nagusi. Gerra horren erdian, pertsonaia bat da nagusi: Aida. NBE Nazio Batuen Erakundean itzultzaile bezala lan egiten du Srebrenica hiri txikian. Serbiarren armada etorri eta herri guztiak hartzen dituenean, haren familiako kideak NBEko eremu babestuetara eraman eta bertan gordetzen ditu, beste milaka eta milaka pertsonarekin batera. Hori gutxi ez, eta testuinguru zail eta lazgarriak bizi behar izango ditu Aidaren pertsonaiak; izan ere, negoziazioetan parte hartzen duenez, informazio asko du.[1]
Pertsonaiak
aldatu- Jasna Đuričić: Aida Selmanagić
- Izudin Bajrović: Nihad Selmanagić
- Boris Isaković: Ratko Mladić
- Johan Heldenbergh: Thom Karremans
- Raymond Thiry: Rob Franken
- Boris Ler: Hamdija Selmanagić
- Dino Bajrović: Sejo Selmanagić
- Reinout Bussemaker: Dr. Robben
- Juda Goslinga: Rutten tenientea
- Jelena Kordic Kuret: Chamila
- Rijad Gvozden: Muhaream
- Emir Hadžihafizbegović: Joka
- Edita Malovčić: Vesna
- Teun Luijkx: Mintjes kapitaina
- Joes Brauers: Boudwijn
- Ermin Bravo: alkatea
- Sol Vinken: Lammerts soldadua
- Micha Hulshof: De Haan maiorra
- Alban Ukaj: Tarik
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gerraren eta minaren erretratu» Berria 2021-05-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |