Lower Manhattan
Lower Manhattan Manhattango eremu bat da, izen bereko uhartearen erdian kokatua, New York hirian, Estatu Batuetan. Manhattan uhartearen hegoaldean dago eta finantza barrutian da, Estatu Batuetako laugarren handiena.[1]
Lower Manhattan | |
---|---|
Mota | Finantza barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°42′27″N 74°00′43″W / 40.7075°N 74.0119°W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Kokapena
aldatuMendebaldean Hudson ibaiarekin muga egiten du eta ekialdean East Riverrekin. Hegoaldean New Yorkeko portuaren lotzen da. Iparraldean 42. kalearekin. Finantza barrutia aipatzen denean iparraldeko muga 14. kalearen hegoaldean gelditzen den barrutia da.[2]
Historia
aldatuInguru honetan herbeheretarrek New Netherland babesteko lehen gotorleku eraiki zuten, Battery Park. XX. mendearen hasieran alde hau asko handitu zen eta dorre garaiak altxatu ziren, esaterako Woolworth Building. Mende horren erdian beste eraikin ezagunak altxatu ziren baina depresio unean sartu zen, Midtown Manhattan gora egiten zuen bitartean. David Rockefeller dekadentzia horren aurka aritu zen eta, horretarako, bere banketxearen egoitza berria bertan kokatu zuen. Ondoren World Trade Center eta West Side Highway etorriko ziren. Mendearen amaieran Battery Park City osatu zen eta World Financial Center (Mundu Finantzia Barrutia), proiektua osoaren ardatza.[3]
XX. mendearen hasieratik ere, Manhattango inguru honetan aisialdirako eta arteetarako gune garrantzitsua izan da. Greenwich Village, Sohoko arte-galeriak, antzerki alternatiboaren konpainiak... Orokorrean modako auzoa bilakatu da, batez ere mende aldaketarekin. 2001eko erasoen ondorioz, barrutiaren ekonomiak atzerapen handia pairatu zuen. Horri erantzuteko Lower Manhattan Development Corporation sortu zen. World Trade Center berriak eta Zero gunearen monumentuak berriro ere inguruari indar berria eman dio.
Eraikin ospetsuak
aldatuInguruak 2001eko irailaren 11ko atentatuek eragin handia sortu zuten Lower Manhattanen. Bertan zeuden suntsitu zituzten Dorre Bikiak.
Iruditegia
aldatu-
1981eko ikuspegia.
-
Battery Park.
-
Woolworth Building.
-
Ferri geltokia.
-
Lower Manhattan Brooklynetik ikusita, 2006an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aurretik hiru hauek daude: Midtown, Chicago Loop eta Washington D. C.
- ↑ www.downtownny.com/district-information
- ↑ https://www.surfingtheplanet.com/que-ver-lower-manhattan/
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Lower Manhattan Gabonetan. Bideoa.
- (Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz):Informazio turistikoa NYC Official Guide webgunean.
- (Ingelesez):Lower Manhattango 43.301 argazki.
- (Ingelesez):Alliance for Downtown New York
- (Ingelesez):Lower Manhattan Development Corporation