Oboloa (antzinako grezieraz: ὀβολός obolos) zilarrezko greziar txanpon bat da, drakma baten seirena balio duena. Atenas Klasikoan, zortzi chalkoi edo kobrezko piezatan banatua zegoen.

Atikako oboloa, k. a. 449 baino ondorengoa

Plutarkoren arabera, espartarrek, lau chalkoiren baliokidea zen burnizko obolo bat zuten.

Oboloa, pisu neurri bat ere bada. Antzinako Grezian, drakma baten seirena zen, gutxi gorabehera, gramo erdi. Antzinako Erroman, erromatar ontza baten berrogeita zortzirena zen edo 0,57 gramo. Egungo Grezian, dezigramo baten baliokidea da.

Obolos edo obelos hitza metalezko barra luze eta fin bati ematen zaio. Eufemismo bezala, obelos txikiak, obeliskoak dira. Oboloa txanpon bezala erabilia izan zen, brontze edo kobrezko lingoteak adierazten baitzituen eta hala negoziatua izan zen. Espartak, obolo ez praktiko eta deserosoaren erabilera mantentzea erabaki zuen, txanpon egokien ordez, ugaritasunaren bilaketa saihesteko.

Hildakoak, obolo batekin lurperatzen ziren. Oboloa, ahoan sartzen zitzaien, mingainpean, edo begietan ere jartzen zitzaien, honela, hildakoak behe mundura iristen zirenean, Karonteri ordain ahal ziezaioten, Akeronte ibaitik igaro ahal izateko. Diru nahikoa ez zutenek, edo, hildakoaren lagunek lurperaketaren ohiturak jarraitzen ez bazituzten, beti ertzean zain geratzen ziren, eta ez ziren sekula behe mundura iristen.

Kultura herrikoian, oboloa The Boondock Saints pelikula independentean erabili zen. Bi anaiek, zaintzaile gisa egiten zuten euren lanean, Mob Boss hildakoaren begietan jartzen zituzten oboloak. Antzinako greziar tradizioaren aipamena da.

Kanpo estekak aldatu