Arabako Ospitale Psikiatrikoa
ospitalea Espainian
(«Arabako Ospitalea» orritik birbideratua)
Arabako Ospitale Psikiatrikoa Osakidetzaren sareko ospitale psikiatriko bat da, Gasteiz udalerrian kokatuta. Ospitalea Arabako Osasun Mentaleko Sarearen parte da, eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen Santiago egoitzaren menpekoa da.
Arabako Ospitale Psikiatrikoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′N 2°41′W / 42.84°N 2.68°W |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Álava, 43 |
E-posta | mailto:secretaria.gerencia@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-945-00-65-55 |
Webgune ofiziala | |
Gaur egungo eraikina 1994ko uztailan inauguratu zen, baina aurretik ere bazegoen erietxe psikiatrikoa, Las Nieves izenarekin ezagututa izan zena.
Historia
aldatu- 1907ko abuztuaren 4an inauguratu zuten Alfonso XIII.a eta Victoria Eugenia errege-erregina espainiarrek, "Asilo Provincial de Santa María de las Nieves" izenarekin. Hasiera hartan, gaixo psikiatrikoak ("alienatuak") ez ezik jende txiroa, umezurtzak eta bestelako haur abandonatuak ere atenditzen zituzten.
- 1994an aldaketa handiak egin zituzten antolamenduaren aldetik, geriatriaren zerbitzuak kenduz eta izaera psikiatrikoari bakarrik eutsiz.