Proteus (bakterioa)
Proteus generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, Enterobacteriaceae familia barnean sailkatzen direnak. Anaerobio fakultatiboak dira eta mugikorrak. Morfologiaren aldetik bazilo txikiak dira. Ez dute esporarik sortzen.
Proteus (bakterioa) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Proteus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Enterobakterio guztien antzera Proteus giza zein animalien hestean bizi ohi da, komentsal moduan eta inongo kalterik eragin gabe.
Genero honetako ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak, Enterobakterio guztien antzera.
- oxidasa (-)
- katalasa (+)
- glukosa hartzitzen dute, CO2 gasa sortuz
- laktosaren hartzidura (-)
- urearen hidrolisia (+)
Proteus-en berezko ezaugarria urea molekula hidrolizatzeko ahalmena da, ureasa izeneko entzima baitu. Ezaugarri hau erabiltzen da sarritan laborategian, bakterio honen bilaketa egiten denean:
- CO (NH2)2 + H2O → 2 NH3 + CO 2
- CO (NH2)2 urea izanik.
Urea hidrolizatzerakoan amoniako agertzen da, ingurumenaren pH igoz. Proteus-ek erresistentzia handia du pH alkalinoekiko, eta gai da ingurune horietan hazitzeko.
Ureolitikoak izateaz gain, andui asko proteolitikoak dira: aminoazidoak desaminatzen edota deskarboxilatzen dituzte, aminak edo zetoazidoak sortuz. Hori dela eta, zeregin garrantzitsua burutzen dute hilotzen usteltze prozesuetan.
Habitat eta Patogenia
aldatuGiza zein animalien hesteetan bizitzeaz gain, Proteus batzuk aske bizi dira, uretan edo lurzoruan. Zenbait espezie patogenoak dira, infekzio oportunistak garatuz. Horrek esan nahi du mikrobioa patogeno bihurtzen dela aldeko baldintzak dituenean: pertsona immunogutxituengan, esaterako, patologia desberdinak eragiten ditu.
Gernu-infekzioak eragin ohi dituzte bakterio hauek. Andui batzuk oso erresistenteak dira zenbait antibiotikoekiko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Proteus (bakterioa) |