Oxidasaren proba

Bakterio aerobioak identifikatzeko erabiltzen den proba. Aerobioek oxidasa entzima dute, eta, beraz, proban erabiltzen den tindagaiaren kolorea aldatu egiten da

Oxidasaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria aldatu

Mikrobio aerobioek, arnasketa izeneko prozesu biokimikoaren bidez, oxigeno molekularra oxidatzen dute, zitokromoek parte hartzen duten arnas katearen bide katabolikoan (glukolisi eta Krebs zikloaren ondoren gertatzen dena). Zitokromo-oxidasa entzima (oxidasa ere deitua) arnas kate horren azken kate-maila da, elektroiak oxigenoari ematen dizkiona.

Bakterio asko zitokromo-oxidasa entzimaren jabeak dira. Bakterio horiek erraz oxidatzen den erreaktibo batekin kontaktuan jartzerakoan oxidasaren jarduera antzematen da. Erreaktibo horrek ez du kolorerik egoera erreduzituan, eta kolorea hartzen du oxidatzerakoan.

Bakterio anaerobioek ez dute oxidasarik.

Prozedura aldatu

 
Oxidasaren proba

Hutsik dagoen Petri plaka batean iragazi-papera ipini. Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, eta iragazi paper gainean jarri.

Paper gainean dagoen inokuluari oxidasaren erreaktiboaren 3 tanta gehitu, eta kolorearen agerpenari so egin.

  • oxidasa (+): arrosa edo lila kolorea agertzen da inokuluan, segundo gutxitan
  • oxidasa (-): hasierako kolorea mantentzen da.

Kanpo estekak aldatu