Porquerolles (pɔʁkəʁɔl ahoskatua) Frantziako uhartea da, Hyères uhartedian handiena dena. Uharteak 12,54 km²-ko azalera du eta 2004an 200 biztanle zituen. Hegoaldeko kostaldea labarrez beteta dago, eta iparraldeko kostaldean portua eta Notre Dame, La Courtade eta Plage d 'Argent hondartzak daude.

Porquerolles
Datu orokorrak
Motauharte eta car-free place (en) Itzuli
Luzera7,5 km
Zabalera3 km
Azalera1.254 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′N 6°13′E / 43°N 6.22°E / 43; 6.22
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Honen parte daHyères uharteak
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaVar
Frantziako udalerriHyères
Ur-gorputzaMediterraneoa
Leku geografikoaHyères uharteak

Historia aldatu

Uhartearen herrixka 1820an ezarri zuten, itsasargia 1837an eraiki eta 1850ean eliza eraiki zelarik. 1912an François Joseph Fournier abenturazale belgikarrak uharte osoa erosi zuen, antza bere emaztearen ezkontza-opari gisa.[1] Bertan 200 hektarea mahasti landatu zituen. Hauei esker, lehen vin des Côtes de Provence JDFko ardoa ekoitzi zuten.

1971n estatuak uhartearen %80 erosi zuen garapenetik babesteko. Uhartearen zati handi bat parke nazional baten (Port-Crosko parke nazionala) eta naturaren kontserbaziorako eremu baten zati da (Conservatoire botanique National méditerranéen de Porquerolles).

Georges Simenonen bi eleberrien kokalekua da, Le Cercle des Mahé eta Mon ami Maigret hain zuzen ere. Nicolas Freelingek idatzitako Valparaiso eleberriarena ere bada.[2][3] Jean-Luc Godardek zuzendutako Pierrot le Fou filmaren eszena batzuk Porquerollesen grabatu zituzten.

2010az geroztik, uharteak jazz jaialdi bat ere antolatzen du uda bakoitzean ("Jazz à Porquerolles" izenekoa).

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Porquerolles (1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1949–egun))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 23.5 26.8 30.6 34.1 37.0 38.5 33.1 29.2 24.8 22.5 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.9 13.1 15.5 17.4 21.6 25.3 28.2 28.5 25.3 21.0 16.2 13.3 19.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.0 10.0 12.0 13.8 17.7 21.1 24.0 24.3 21.4 17.8 13.3 10.7 16.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.2 6.8 8.5 10.2 13.8 17.0 19.7 20.1 17.5 14.6 10.4 8.0 12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -5.8 2.0 6.4 9.0 10.2 11.5 10.0 3.5 -1.2 -2.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64.9 45.9 40.3 61.3 36.5 28.9 7.7 16.4 57.8 91.0 77.0 68.5 596.2
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.0 5.1 4.2 6.9 4.0 2.8 0.8 1.8 4.3 6.9 6.8 7.2 56.8
Iturria: Météo France[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Luret, William. (1996). L'homme de Porquerolles. Paris: Lattès ISBN 270961636X..
  2. Joseph F. Clarke. (1977). Pseudonyms. BCA, 122 or..
  3. Freeling, Nicolas. (1971). Valparaiso. Penguin ISBN 978-0-14-003289-5..
  4. (Frantsesez) Météo France. Porquerolles (83). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.