Planeta imaginari
Planeta imaginari (gaztelaniaz: Planeta imaginario), kataluniako telebista saio bat izan zen. TVE Catalunya kateak ekoiztu zuen, eta 1983ko apirilaren 16tik 1986ra Sant Cugat del Vallès udalerrikoe studioetan filmatu eta aireratu zen, ostegun arratsaldero. Hasieran batean Katalunian bakarrik eta katalanez aireratzen zen, atalak gaztelaniara itzuliz, ondoren jada Espainia eta Hego Euskal Herrirako ere aireratzen hasi zenean zuzenean gaztelanian egin zen. Ángel Alonsok sortu eta Miquel Obiolsek zuzendu zuen.
Planeta imaginari | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 3 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasy television series (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 1 La 2 |
Hasiera-data | 1983ko apirilaren 16a |
Amaiera-data | 1986ko abuztuaren 30a |
Musika
aldatuHasierako doinu edo musika Isao Tomita japoniar musikariaren "Arabesque No. 1" abesti elektronikoak osatzen zuen, Claude Debussy frantziar musikagilearen Deux arabesques musikalan klasikoaren bertsioa zena.
Gaiak
aldatuBerez haurrentzako saioa izan arren literatur osagai sendoa zuen, adibidez, Metamorfosia bezalako idazlan sakonak ukitzen zituen, eta Grimm anaiak, Hans Christian Andersen, Jules Verne, Lewis Carroll, Gianni Rodari edo Roald Dahl idazleen kontakizunak ere agertzen ziren. Margolaritzaren gaia ere ukitzen zuen, haur nahiz nerabe ikusleak Pablo Picasso, Joan Miró edo René Magritte bezalako margolariak ezagutaraziz, azken honi bi saio eskeini zitzaizkion.
Argumentua
aldatuSaioaren protagonista edo gidaria Flip izeneko 16 urteko neska bat zen, Irudizko Planetan bakarrik bizi zen, Muc lagun ikustezinarekin batera, eta noizbehinka baita Maletí izeneko bere adin beretsuko mutil batekin ere. Flipek metakrilato gardenezko ohe batean lo egiten zuen, gainera saioaren goiburua atalka aldatu egin ohi zen, planeta beraren lurzoruaren antzera, berez lurzorua erabat zuria zen, atalka ere aldatu ohi ziren eta erliebea irudikatzen zuten bolumen kubikoekin.
Saioa Flipek jasotzen zituen fantasiazko bisitaldiek animatzen zuten, ipuinetako pertsonaiak, malabaristak, t en el planeta, como personajes de cuentos, malabaristas, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, musikariak, mimoak, etab.
Pertsonaiak
aldatu- Teresa Soler (Flip)
- Josep Maria Gimeno (Maletí)
- Manel Barceló (Otto Lidenbrok irakaslea)
- Vol-Ras (pailazoak)
- Santi Arisa (astronautak)
- Marta Angelat (ilargiaren ahotsa)
- Cifré (umorista)
- Llorenç Miquel (Meliésen ilargia)
- La Fira Creatures ("Izakien Jaia", Laura Rispa eta Toni Barberan) (Haridun txotxongiloak eta teknika ezberdinez azaldutako ipuinak)
Taldea
aldatu- Ideia - Ángel Alonso Tomás
- Zuzendaritza - Ángel Alonso Tomás eta ondoren Miquel Obiols
- Errealizazioa - Ángel Alonso Tomás, Conxa Fernández, ondoren Amparo Solís eta Miguel Mellado
- Errealizazio laguntzailea - María Miró
- Gidoia - Miquel Obiols eta José María Vidal
- Dekorazioa - Luis Gracia
- Ambientación - Rosa M. Oliva
- Argiztapena - J. M. Vilar Penarroya
- Karakterizazioa - Josefina Derch
- Jantziak - Pau Gago
- Musika muntaia - Xavier Maristany
- Koordinazioa - Pep Duran
- Ekoizpena - Fernando G. Tejedor
- Ekoizpen laguntzailea - Ángel Villoria