Poli(metil metakrilato)

Polimetilmetakrilato» orritik birbideratua)

Poli(metil metakrilato)a edo PMMA[1], polimero termoplastiko gardena da[2]. Metil metakrilatoaren polimerizazioz produzitzen da. Izen komertzial asko ditu produzitzen duen enpresaren araberakoa delarik. Batzuk aipatzearren: Crylux, Plexiglas, Acrylite, Astariglas, Lucite, Perclax, and Perspex.

Poli(metil metakrilato)
Formula kimikoaC5H9O2
AurkitzaileaWalter Hermann Bauer (en) Itzuli
Aurkitze data1928
Motaacrylate polymer (en) Itzuli, organic polymer (en) Itzuli, ester eta acrylic resin (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,19 g/cm³
Masa molekularra101,060255 Da
Erabilera
Rolahezur-zementu, hodi-zabaltzaile eta Antimutagen (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyPMAMJWJDBDSDHV-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia9011-14-7
ChemSpider2297496
PubChem3032549
Reaxys8757100
Gmelin53205
ZVG72490
EC zenbakia618-466-4
ECHA100.112.313
CosIng79016
MeSHD019904
UNIIZ47NNT4J11
KEGGC19504

PMMA industrialki aletan edo xaflatan saltzen da. Aleak injekzio- edo estrusio-prozesuetan eta xaflak mekanizatzeko edo moldaketa termikorako usatzen dira. Polikarbonatoarekin eta poliestirenoarekin lehian ibiltzen da, baina PMMAk beste plastiko gardenak baino egokiagoa da eguratsarekiko erresistentzian, gardentasunean eta arraiatzearekiko erresistentzian.

Historia aldatu

1877an Wilhelm Rudolph Fittig-ek kimikari alemana deskubritu zuen metil metakrilatoa polimerizatu egiten zela. 1933an beste kimikari aleman batek, Otto Rohm-ek, polimeroa patentatu zuen Plexiglas markarekin. Hiru urte geroago, 1936a, Imperial Chemical Industries enpresa britainiarrak ekin zion produkzio industrialari, segurtasun-beirenari hain justu. Bigarren Mundu Gerran bi aldeak baliatu zuten poli(metil metakrilato)a hegazkinen eta urpekoen beirak fabrikatzeko.

Sintesia aldatu

PMMA emultsio-polimerizazioz, disoluzio-polimerizazioz eta masa-polimerizazioz produzitzen da. Erradikal askeen bidezko hasiera usatzen da orokorrean, baina polimerizazio anionikoak ere baliatzen dira.

Ezaugarriak aldatu

Polo(metil metakrilato)aren ezaugarri nagusiak ondokoak dira[3]:

  • Gardentasuna % 93 inguru. Polimeroetan gardenena.
  • Inpaktuarekiko erresistentzia. Beirak baino 10 bider handiagoa.
  • Egurats zabalarekiko eta izpi ultramorekiko erresistentzia.
  • Isolatzaile akustiko eta termiko egokia.
  • Arina.Beiraren erdia pisatzen du m2-ko
  • Gogorra. Erraz arraiatzen da, baina erraz konpontzen da.
  • Mekanizatzeko eta moldatzeko erraztasuna.
  • Erraz erretzen da, baina ez du gas toxikorik sortzen.
  • Konposatu arrunt askok erasotzen diote: azetonak, azido azetikoak, etanolak, toluenoak eta azido sulfurikoak besteak beste.

Erabilera aldatu

Poli(metil metakrilato)ak askotariko erabilerak ditu: erakusmahaiak, makinak babesteko pantailak, seinalektika, manparak, akuarioak, kutxa gardenak,...

Beiraren aurrean dituen abantailak hauek dira: arintasuna, gardentasun handiagoa eta haukortasun txikiagoa.

Gainerako polimero gardenen aurrean abantailak hauek ditu: gardentasun hobea, moldatzeko erraztasuna eta arraiak konpontzeko gaitasuna.

PMMA ez da toxikoa guztiz polimerizatuta dagoenean, izan ere, metil metakrilatoa bada.

Ikus, halaber aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. International Union of Pure and Applied Chemistry. Subcommittee on Polymer Terminology. (2009). Compendium of polymer terminology and nomenclature : IUPAC recommendations, 2008. Royal Society of Chemistry ISBN 978-1-84755-942-5. PMC 406528399. (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
  3. «Brydson's Plastics Materials - 8th Edition» www.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.