Metamorfosia (Franz Kafka)

Franz Kafkaren eleberria

Metamorfosia (Die Verwandlung) Franz Kafkaren eleberri bat da, 1915ean argitaratua.

Metamorfosia
Lehenengo edizioaren azala
Datuak
IdazleaFranz Kafka (1915)
Argitaratze-data1915
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDie Verwandlung
Hizkuntzaalemana
HerrialdeaAustria-Hungaria
Euskaraz
IzenburuaMetamorfosia
ItzultzaileaRufino Iraola / Anton Garikano
Argitaratze-data2000 / 2016
Orrialdeak126 / 93
ISBN9788495421555 / 9788491090809

Argudioaren xehetasunak aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kafkaren Metamorfosia lanak eragin handia izan du XX. mendean zehar eta honako istorio hau kontatzen digu: Gregor Samsa izeneko gazteak, goizean esnatzean, intsektu bihurtu dela ikusten du. Animalia hauekin gertatzen ohi denez, berarekin akabatzea da inguruko pertsona gehienek egin nahi dutena; ez dute inolako errukirik. Hau da nobelaren abiapuntua. Protagonistak bere inguruko gizartearen ulertezintasuna jasan behar du, bere gorputzean gertatu den aldaketa dela-eta. Baina, intsektu bihurtu den arren, Gregorrek gizakien buru-argitasuna mantentzen du. Hala ere, logelatik irten barik bizi beharko da eta ez du inolako laguntzarik jasoko, ez bere familiaren aldetik (arrebaren aldetik izan ezik), ezta gizarteko beste pertsona batzuen aldetik ere (laneko nagusia, esaterako). Lan honek bizitzako alderdi guztiz pesimista erakusten digu, Gregorrek ez baitu inolako laguntzarik jasotzen bizitzan aurrera egin ahal izateko, eta ez da bere kabuz aurrera jarraitzeko gai izango. Gizarteak bizkarra eman dio eta ez dago egoera hori hobetu dezakeenik.

Pertsonaiak aldatu

  • Gregor Samsa: pertsonaia nagusia. Gogor lan egiten du saltzaile bidaiari gisa gurasoak eta arreba mantentzeko. "Goiz batean, loaldi aztoragarriaren ostean, Gregorio Samsa zomorro zatar bihurturik esnatu zen" (Rufino Iraolaren itzulpena). "Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua" (Anton Garikanoren itzulpena).
  • Grete: Gregorren arreba, 17 urtekoa. Etxeko lanen ardura bere gain hartzen du, neskame bati ordaintzeko lain ez dutelako. Biolina jotzen du eta bere ametsa musika eskola batera joatea da. Gregor ametsa egia bihurtzear dago. Nebaren itxuraldaketa dela-eta, denda batean lan egin behar du. Hasieran, bere burua eskaintzen du Gregor elikatu eta haren logela garbitzeko, baina, denboraren poderioz, nebaz nazkatu eta bera akabatzea proposatzen du.
  • Aita: Gregorren aita, zor handia duena semearen nagusiarekin. Hori dela-eta, Gregorrek ezin du gorrotatzen duen lana utzi. Duela bost urte erretiratu zen. Semearen itxura aldaketa gorrotatzen du eta berorrek umore txarrez ipintzen du.
  • Ama: Gregorren ama, bera ere erretiratuta dago eta asmaduna da. Nahiz eta semearen itxura aldaketak beldurra sortu, bera maitatzen jarraitzen du.
  • Gregorren nagusia: Gregor lanera joan ez dela konturatuta, etxera doa bere bila eta zomorro bihurturik ikusten du.
  • Apopiloak: Hiru apopilo hartu behar izan zituzten etxean Gregorren soldata ezari aurre egiteko. Ez dute zikinkeria jasaten eta etengabe ari dira kexatzen. Behin, Gregor aurkitzen dute eta salaketa batekin mehatxatzen dituzte Gregorren senideak, mamorro izugarri handi bat baino ez zela pentsatuta.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Metamorfosia (Franz Kafka)