Pistola Izarra
Pistola izarra (ingelesez: Pistol Star) gure galaxia den Esne Bidean dagoen izar hipererraldoi eta hipermasiborik argitsuenetako bat da. Bere izena, argiztatzen duen nebulosaren izenetik datorkio, Pistola Nebulosa.
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Sagittarius |
Igoera zuzena | 17h 46m 15.3s[1] |
Deklinazioa | -28° 50′ 04″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | >28[2] |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | LBV[2] |
Itxurazko magnitudea (J) | 11.828[1] |
Itxurazko magnitudea (H) | 8.920[1] |
Itxurazko magnitudea (K) | 7.291[1] |
Aldakor mota | cLBV[3] |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +130[2] km/s |
Distantzia | 8.000[4] pc |
Zehaztasunak | |
Masa | 27.5[4] M☉ |
Erradioa | 306[4] R☉ |
Argitasuna | 1,600,000[4] L☉ |
Tenperatura | 11.800[4] K |
Metaltasuna [Fe/H] | 0.1[5] dex |
Adina | ~4×106[6] urte |
Beste izendapenak | |
V4647 Sgr, qF 134, 2MASS J17461524-2850035 | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Kokapena
aldatuPistola izarra gure eguzki-sistematik 25.000 argi-urteko distantziara dago, Sagittarius konstelaziora bidean, Nash (γ Sagittarii) eta Kaus Medius (δ Sagittarii)gandik mendebaldera, Kaus Australis (ε Sagittarii)gandik iparmendebaldera eta Kaus Borealis (λ Sagittarii) eta Nunki (σ Sagittarii)gandik hego-ekialdera. Gure galaxiaren erdigunetik gertu dagoen Kumulu Boskoitzaren zati da. Izarra ezin da Lurretik ikusi inguratzen duen hauts lainoaren ondorioz. Hala ez balitz, begi hutsez ikusi ahal izango litzateke laugarren magnitudeko izar bat bezala beragandik banatzen gaituen distantzia handia gora-behera. Hubble espazio teleskopioak aurkitu zuen 1990eko hamarkadan izarrarteko hautsa zeharkatzen duten infragorrizko uhin luzerak erabiliz.
Ezaugarri fisikoak
aldatu150 eguzki masa inguruko masarekin, Pistola Izarra izar aldakor urdin argitsu bezala sailkatua da, Eta Carinae bezala. Bere distira gure eguzkiarena baino 10 milioi aldiz handiagoa da, gure galaxia bere zati den Talde Lokaleko izarrik distiratsuenetako bat delarik. Galaxiaren erdigunetik gertu egoteak ez dirudi kasualitate soila, han objektu supermasiboen sorrera errazten baita.
Bere existentzian zehar izar masa galtzen aritu da, bere hasierako masa 200 eta 250 eguzki masaren artean egongo zelarik. Uste denez, izar honek, duela 4.000 eta 6.000 urte gertatutako bi eztanda erraldoitan gure eguzkiarena baino 10 aldiz masa gehiago jaurti du. Bere izar haizea gure eguzkiarena baino 10.000 aldiz indartsuagoa da. Bere bizi epea oso laburra da, 3 milioi urte ingurukoa, eta bere egungo adina zehaztasunez ezagutzen ez den arren, 1,7 eta 2,1 milioi urte bitartean egon daitekeela uste da. Supernoba edo hipernoba distiratsu bezala eztanda egingo du 1 eta 3 milioi urte bitartean barru.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Cutri, R. M.; Skrutskie, M. F.; Van Dyk, S.; Beichman, C. A.; Carpenter, J. M.; Chester, T.; Cambresy, L.; Evans, T. et al.. (2003). «VizieR Online Data Catalog: 2MASS All-Sky Catalog of Point Sources (Cutri+ 2003)» VizieR On-line Data Catalog: II/246. Originally published in: 2003yCat.2246....0C 2246: 0. Bibcode: 2003yCat.2246....0C..
- ↑ a b c Figer, Donald F.; Morris, Mark; Geballe, T. R.; Rich, R. Michael; Serabyn, Eugene; McLean, Ian S.; Puetter, R. C.; Yahil, Amos. (1999). «High-Resolution Infrared Imaging and Spectroscopy of the Pistol Nebula: Evidence for Ejection» The Astrophysical Journal 525 (2): 759. doi: . Bibcode: 1999ApJ...525..759F..
- ↑ Nazé, Y.; Rauw, G.; Hutsemékers, D.. (2012). «The first X-ray survey of Galactic luminous blue variables» Astronomy & Astrophysics 538: A47. doi: . Bibcode: 2012A&A...538A..47N..
- ↑ a b c d e Najarro, F.; Figer, D. F.; Hillier, D. J.; Geballe, T. R.; Kudritzki, R. P.. (2009). «Metallicity in the Galactic Center: The Quintuplet Cluster» The Astrophysical Journal 691 (2): 1816. doi: . Bibcode: 2009ApJ...691.1816N..
- ↑ Bono, G.; Matsunaga, N.; Inno, L.; Lagioia, E. P.; Genovali, K.. (2013). «Stellar Populations in the Galactic Center» Cosmic Rays in Star-Forming Environments in: Astrophysics and Space Science Proceedings. 34: 115. doi: . ISBN 978-3-642-35409-0. Bibcode: 2013ASSP...34..115B..
- ↑ Liermann, A.; Hamann, W.-R.; Oskinova, L. M.. (2012). The Quintuplet cluster. III. Hertzsprung-Russell diagram and cluster age. 540, A14 or. doi: . Bibcode: 2012A&A...540A..14L..