Kaus Australis (Epsilon Sagittarii / ε Sgr / 20 Sgr) Sagitarius konstelazioko izarrik distiratsuena da greziar alfabetoko bosgarren hizkia den epsilon bayerren izendapena daraman arren. +1,79 itxurazko magnitudeko oso izar argitsu batek eta askoz ilunagoa den 14 magnitudeko beste izar batek osatutako izar bikoitz bat da.

Kaus Australis
Location of Epsilon Sagittarii

Kaus Australisen kokapena
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Sagitarius
Igoera zuzena 18h 24m 10.31840s
Deklinazioa –34° 23′ 04.6193″
Itxurazko magnitudea (V)+1.85
Ezaugarriak
Mota espektralaB9.5 III
U−B kolore indizea+0.13
B−V kolore indizea–0.03
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)–15 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: –39.42 mas/u
Dec.: –124.20 mas/u
Paralajea (π)22.76 ± 0.24 mas
Distantzia143 ± 2 au
(43,9 ± 0,5 pc)
Magnitude absolutua (MV)–1.41
Zehaztasunak
ε Sgr A
Masa3.515 ± 0.138 M
Erradioa6.8 R
Argitasuna363 L
Gainazaleko grabitatea (log g)4.50
Tenperatura9,960 K
Biratze abiadura (v sin i)236 km/s
Adina232 Mu
ε Sgr B
Masa0.95 M
Argitasuna0.89 L
Tenperatura5,807 K
Beste izendapenak
Kaus Australis, ε Sagittarii, ε Sgr, Epsilon Sgr, 20 Sagittarii, CCDM J18242-3423A, FK5 689, GC 25100, HD 169022, HIP 90185, HR 6879, IDS 18175-3427 A, PPM 297655, SAO 210091, WDS J18242-3423A.

Izena aldatu

Kaus Australis izenak jatorri misto bat du: Kaus arabieratik dator eta arkua esan nahi du, eta Australis latinetik dator eta hegoaldekoa esan nahi du.

Nash2 Sagittarii) eta Kaus Meridionalisekin (δ Sagittarii) akadieraz izar hau Sin-nun‑tu o Si-nu-nu‑tum (enara) zen. Antzinako Arabian, oraingoan ere Kaus Meridionalis eta Nashekin batera, eta, gainera, η Sagittariirekin Al Na'am al Warid (ostrukak joanean) eratzen zuen, zeruko ibaia (Esne Bidea) zeharkatu izanari erreferentzia eginez.

Eufratesen Nibat Anu deitua izan zitekeen.

Ezaugarri fisikoak aldatu

Galaxia erdialderanzko norabidean 145 argi-urteko distantziara, Kaus Australis A B9.5III espektro motako izar zuri-urdinska bezala katalogatua dago, 9200 kelvineko tenperaturarekin. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino 375 aldiz handiagoa da, bere ezaugarriak dituen izar erraldoi batentzat ohikoa litzatekeena baino altuagoa, honen ondorioz erraldoi argitsu bezala ere katalogatua izan delarik. Bere erradioa, bere diametro angeluarraren neurketa zuzenetik abiatuta kalkulatua, eguzki erradioa baino 7 aldiz handiagoa da. Jada hidrogenozko erregai guztia agortua, ziur asko karbonoa oxigenoan fusionatzen hasi aurretik berotzen eta uzkurtzen ari den bizigabeko heliozko nukleo bat du. Bere adina 300 milioi urtean estimatua dago.

Kaus Australisek metaltasun txikia du, metal hauek izarraren barnealdean egoteagatik izan daitekeena, zuzeneko behaketarekiko ikusezinak, gure eguzkiarena baino 70 aldiz handiagoa den bere errotazio abiadura altuak eratutako kanpoko gas estalki baten ondorioz.

Kanpo estekak aldatu