Pirinioetako Tourra
Orokortasunak
KirolaTxirrindularitza
Sorrera1995
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundESP Espainia
Dokumentazioa

Pirinioetako Tourra (ofizialki Tour des Pyrénées-Vuelta a los Pirineos) franko-espainiar txirrindularitza proba bat da (Frantzian erregistratua), Frantziako Midi-Pyrénées eskualdean eta Espainiako Aragoi erkidegoan ospatzen dena abuztuan.

Bere ibilbidea erabat menditsua da, Pirinioetako bere igaroeran Frantziako Tourreko mendate ezagunetako asko igaroz.

Frantziar-espainiar proba bat den arren, proba honetan parte hartzen duten espainiar taldeak oso gutxi dira, urte garai berean Burgosko Itzulia eta Leongo Itzulia ospatzen baitira.

Tour des Pyrénées Organisation eta Club Ciclista Ebro dira antolatzaileak. 2011n proba desagertu zen eta bigarrenek amateur mailako beste lasterketa bat antolatu zuten ezaugarri berberekin.

Historia aldatu

Pirinioetako Itzulia edo Pirinioetako Tourra izeneko probak 1955etik existitu ziren, hau 1995ean sortua izan zen arren, nagusiki Bigorreko Tourra eta Aragoi-Biarnoren bateraketaren ondoren.

Hau, amateur mailako edizioak profesional mailakoekin tartekatuz joan zen, 2006an UCI Europe Tourreko Zirkuitu Profesionalaren zati bihurtu zen arte, 2.2 mailan (profesionalismoaren azken maila), eta, beraz, txirrindulari profesionalek (UCI ProTourrekoek izan ezik) amateurrekin batera parte har zezaketen. 2011n, frantziar aldeak ezin izan zituen behar ziren babes guztiak batu, eta espainiarra arduratu zen probaz, modu murritzagoan eta lasterketa amateur mailakoa zelarik, Aragoi-Biarno izena berreskuratuz.

Palmaresa aldatu

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1995   Hugues Ané   Óscar Mollar   Kirill Beljaev
1996   Denis Leproux   Patrick Bruet   Philippe Fernandes
1997   Denis Leproux
1998   Christophe Oriol
1999   Igor Pavlov
2000   Éric Drubay
2001   Igor Pavlov
2002   Maryan Hary
2003   Fernando Torres   Andrew Jackson   Johan Vansummeren
2004   Bernhard Kohl   Thierry Loder   Benoît Luminet
2005 Ez zen jokatu
2006   Enrique Salgueiro   Kevin Seeldraeyers   Jesús Ramírez
2007   Sergio Pardilla   José Herrada   Nicolas Prin
2008   Dan Fleeman   Andrew Bajadali   Stian Remme
2009   Fabio Duarte   Maarten De Jonge   Ángel Vallejo
2010   Florent Barle   Przemysław Niemiec   Yannick Eijssen

Kanpo estekak aldatu