Zetazeoen hondartze
Zetazeoen hondartzeak ohikoak dira hondartzetan, munduan urtero 2.000 inguru gertatzen direla uste baita, hondarretan geratzen direnean, batzuetan banaka eta beste batzuetan, taldeka[1]. Azken kasu horietan, odontozetoak izaten dira eta ez balea berezkoak edo mistizetoak. Odontozetoak elkarrekin hondartzeko arrazoia haien kohesio sozial indartsua izan liteke.
Laguntzeko saiakerak
aldatuZenbait jendek zetazeo horiei laguntzeko gogoa izan arren, adituek ez dute gomendatzen: arriskua egon liteke, zetazeoek kolpe indartsuak eman ditzaketelako edo, gaixorik badaude, gaitzak kutsatu halaber[2]. Horrez gain, ugaztunok uretara itzultzeko lanak sufrimendua areagotu liezaieke.
Euskal Herrian
aldatuEuskal kostaldean eta hondartzetan ere gertatzen dira hondartzeak, urtean 20-25 artean[2]. Bizkaiko itsasoko espezieak izan ohi dira gehienetan, izurde marradun eta arruntak, mazopak, pilotu-izurdeak eta zifioak. Gutxiagotan, balea handiak ere bai, hala nola Kontxako hondartzan 2012ko abenduan hondartu zen zere arrunta, balea urdinaz aparte dagoen zetazeorik handiena[3].
Hondartze gehienak Zarautz eta Donostiako hondartzetan gertatzen direla ikusi dute adituek: eskuarki, animaliok zahartzaroan daudela ere jakin izan da, eta hori Bizkaiko itsasoko zetazeoak adin nagusira ondo iristen direlako seinale positiboa izan liteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ R., Martin, Anthony. (1990). Whales and dolphins. Salamander Books ISBN 086101488X. PMC 22171840. (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ a b «Teknopolis: Zetazeo bat hondartzara iristen denean» teknopolis.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ Berria.eus. «Ezin izan dute onik atera» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
Ikus, gainera
aldatu- Hondartze (itsasontziena).