Pierre Vidal-Naquet

historialari frantziarra

Pierre Emmanuel Vidal-Naquet (Paris, 1930eko uztailaren 23a - Niza, 2006ko uztailaren 29a) frantziar historialaria izan zen, Antzinako Grezian aditua.

Pierre Vidal-Naquet
École de Paris (anthropologie) (en) Itzuli zuzendari

2006 - François de Polignac (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Emmanuel Vidal-Naquet
JaiotzaParisko 7. barrutia1930eko uztailaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNiza2006ko uztailaren 29a (76 urte)
Hobiratze lekuaFayence
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AitaLucien Vidal-Naquet
Ezkontidea(k)Q124021864 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Thiers (en) Itzuli
Henrike IV.a lizeoa
Lycée Carnot (en) Itzuli
Tesi zuzendariaÉdouard Will (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Alain Schnapp
Christian Jacob (en) Itzuli
Stéphanie Courouble-Share (en) Itzuli
Serge Bardet (en) Itzuli
Charalampos Orfanos (en) Itzuli
Jean-Christophe Saladin (en) Itzuli
Saber Mansouri (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClaude Lévi-Strauss
KidetzaComité Maurice-Audin (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Batua

Find a Grave: 15133183 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Batez ere errepublikarra eta laikoa zen familia judu batean jaio zen, berak beti nabarmendu zuen bezala. Bere gurasoak Gestapok atxilotu eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan hil zituen. Lucien Vidal-Naquet (1899-1944) bere aita jurista ezaguna eta Erresistentziako kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerrak nazien okupazioaren aurkako erresistentzian parte hartzera behartu zuen, artean nerabea zela. Mémoires liburuan, familia-irudi horretatik abiatuta, gerraosteko Frantziako gizartean izan zuen eragina adierazi zuen.

Helenista

aldatu

Gerra ostean Antzinako Grezian espezializatu zen eta Pariseko Letren Fakultatean diplomatu zen. Bere lehen destinoa Orleansko ikastetxe bat izan zen. Gero, Lilleko Letren Fakultatean sartu zen, eta, geroago, Lyongo Unibertsitatean, ikerketa historikoko zentroetan zuzendaritza-jarduerak garatuz. Azkenik, greziar ikasketen zuzendaria izan zen Parisko Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolan, oso karrera emankorrean.

Bere garaiko helenista handiekin kolaboratu zuen, erreferentzia izan direnak greziar estudioen berrikuntzan eta publikoarentzat irekitzean, hala nola Pierre Lévêque, Michel Austin, eta batez ere Jean Pierre Vernant. Gaur egun klasikoak dira bere lanak: Kalistenesi buruzkoa, Clisthéne l'Athenien (1964), antzinako ekonomiari buruzkoa Economies et sociétés en Grèce ancienne (1972), Mythe et tragédie en Grèce ancienne (1972), Travail et esclavage en Grèce ancienne (1988) edo Le chasseur noire (1981) saiakerak, azken bi hauek antzinateko esklabotza aztertzen zuten.

Aktibista

aldatu

Bere garaiarekin konprometituta, lan politiko handia egin zuen jazarritakoen alde; Aljeriako askapenaren aurkako Frantziako gerraren aurka izateagatik nabarmendu zuen, estatu-tortura salatuz. 1958an "121en Manifestua" sinatu zuen, eta Aljeriako gatazkak 1958an bere lehen lana idaztera eraman zuen, L'Affaire Audin, Dreyfus aferari buruz txikitan bere aitarekin izandako elkarrizketak gogorarazi zizkiona. Zentsuratu egin zuten obra, eta irakasle kargutik kendu zuten. Liburuan Aljerko Unibertsitateko matematika irakasle baten kasua kontatu zuen, armada frantsesak galdekatzen zuenean hil zena.

Aljeriako Gerra amaitu eta bederatzi urtera (1954-1962), Jacques Massu jeneralak La Vraie Bataille d'Alger izeneko memoria-liburua argitaratu zuen, eta bertan torturaren erabilera justifikatu zuen. Vidal-Naquetek Torture: Cancer of Democracy liburuaren frantsesezko itzulpena argitaratu zuen, jatorriz ingelesez argitaratua 1963an. Bertan salatu zuen demokraziaren minbizia ez zela tortura bera, harekiko axolagabekeria baizik, eta horren ondoren etorri zen Les Crimes de l'armée française (Frantziako armadaren krimenak, 1977), non Aljeriako gerran frantziar errepresioaren izugarrikeriak deskribatu zituen, 1962an Raison d'État (Estatuaren arrazoia) izenburuarekin argitaratutako aurreko liburu bat zabalduz.[1]

Vietnamgo Gerraren eta Frantziako presondegien egoeraren aurka ere mintzatu zen, Michel Foucault bezalako ezkertiar intelektual nabarmenekin batera. Irakeko gerrak ere bere kritika eta gaitzespena jaso zuten, baita Zisjordaniako eta Gazako Zerrendako palestinarren egoera eta Ariel Sharonen gobernuaren jarrera ere, gupidagabeki kritikoa izan baitzen.

Era berean, holokausto naziaren errebisionismo historikoaren (negazionismoaren) aurka borrokalari sutsua izan zen, eta hainbat lan eskaini zizkion. Adibidez, Les Assassins de la memoire edota Les juifs, la mémoire et le présent.

Lan nabarmenak

aldatu

Saiakerak

aldatu
  • L'Affaire Audin, 1957-1978, Minuit, 1958.
  • La Raison d´Etat, Minuit, 1962.
  • Les Assassins de la memoire, Découverte, 1987.
  • Les juifs, la mémoire et le présent, 1981.
  • Clisthéne l'Athenien, Pierre Lévêquerekin batera, Belles Lettres, 1964.
  • Economies et sociétés en Grèce ancienne, A. Colin, 1972, Michel Austinekin batera.
  • Mythe et tragédie en Grèce ancienne, 1972, Jean Pierre Vernantekin batera.
  • Le chasseur noire, Maspéro, 1981
  • Oedipe et ses mythes, Découverte, 1986, Jean Pierre Vernantekin batera.
  • Travail et esclavage en Grèce ancienne, Brusela, Complexe, 1988, Jean Pierre Vernantekin batera.
  • La Grèce ancienne, I, II y III, Seuil, 1990-1992, Jean Pierre Vernantekin batera.
  • La démocratie grecque, 1996
  • Le monde d'Homere, 2002
  • Le miroir brisé, Belles Lettres, 2002.
  • L'Atlantide, Belles Lettres, 2005

Biografiak

aldatu
  • Mémoires, I. 1930-1955, Découverte, 1995.
  • Mémoires, II. 1955-1998, Découverte, 1998.
  • Le choix de l'histoire, Arléa, 2003
  • L'histoire est mon combat, Albin Michel, 2006
  • Les images de l'historien, Klincksieck, 2007

Erreferentziak

aldatu
  1. Peters, Edward. (1987). La tortura. Madril: Alianza Editorial, 243;194 or. ISBN 84-206-0251-5..

Kanpo estekak

aldatu