Pierre Jean Jouve (Arras, Frantzia, 1887ko urriaren 11Paris, Frantzia, 1976ko urtarrilaren 8a) frantsesezko poeta, eleberrigilea eta kritikaria izan zen.

Pierre Jean Jouve

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre Charles Jean Jouve
JaiotzaArras1887ko urriaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1976ko urtarrilaren 8a (88 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Blanche Reverchon (en) Itzuli  (1925 -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, saiakeragilea, itzultzailea, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, editorea eta kritikaria
Jasotako sariak
KidetzaAbbaye de Créteil (en) Itzuli
Izengoitia(k)Daniel Rosé

IMDB: nm0431207 Find a Grave: 13369097 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen olerkietan, sinbolismoaren eragina nabari du: Présences (1912, Presentziak) eta Parler (1913, Mintzoa). Bakearen aldeko obrak idatzi zituen Lehen Mundu Gerraren garaian: Vous êtes des hommes (1915, Gizonak zarete) eta Dance des morts (1917, Hildakoen dantza).

1924an, katoliko egin zen, eta psikoanalisiaren munduan barneratu zen aldi berean. Garai hartan agertu ziren bete-betean bizitza guztian kezkatuen eduki zuten gaiak: hobena, sexua eta heriotza. Espiritualtasuna eta sexualitatea ageri dira nahasian bere obra askotan: Les Mystérieuses Noces (1925, Eztei misteriotsuak), Nouvelles Noces (1926, Eztei berriak), Sueur de sang (1935, Odol-izerdia) eta Paulina 1880 (1925).

Genevan bizi izan zen Bigarren Mundu Gerraren garaiko urteetan, eta han idatzi zuen La Vierge de Paris obra (1944, Parisko Birjina). Poema-bilduma berriak eskaini zituen ondoren: Ode (1950, Oda), Langue (1952, Mintzaira), Lyrique (1956, Lirika) eta Moires (1962, Oihal distirak).

XIX. mendeko idazleei buruzko kritika-saioak idatzi zituen, eta interes berezia izan zuen musikaren kritikaren aurrean: Le Don Juan de Mozart (1942).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Jean Jouve