Ireki menu nagusia

Art Tatum (Toledo, Ohio, 1909ko urriaren 13a - Los Angeles, Kalifornia, 1956ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako jazz-pianista eta musikagilea izan zen. Jazz-pianista bikain eta miragarrienetako bat izan zen. 1928. urtean egin zuen aurkezpena irratian Speedy Webb-en orkestrarekin, eta geroago, McKinney's Cotton Pickers-ekin (1931), eta Adelaide Hallekin (1932). 1935-1937 urteetan talde txikietan lan egin zuen New Yorkeko eta Chicagoko kabaretetan, eta 1938. urtean Londresen. 1943. urtean hirukote bat sortu zuen S. Stewart eta T. Grimes-ekin batera. Disko asko grabatu zituen eta ospetsu bihurtu zen mundu osoan. Eragina izan zuen jazz-pianistengan (Bud Powell, Lennie Tristano eta Oscar Peterson), baita jazz-musikari ospetsuengan ere.

Art Tatum
Art Tatum, Vogue Room 1948 (Gottlieb).jpg
Bizitza
Jaiotza Toledo (Ohio)1909ko urriaren 13a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Toledo (Ohio)
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Los Angeles1956ko azaroaren 5a (47 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, jazz musikaria eta musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa jazza
stride Itzuli
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Verve Records Itzuli
Capitol Records
Folkways Records Itzuli
Brunswick
Decca Itzuli
IMDb nm0851345

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Tatum