Phragmatobia fuliginosa

Phragmatobia fuliginosa Erebidae familiako gaueko tximeleta bat da. Paleartikoko eremuetan bizi da. Zenbait subespezie ezagun daude: Maltako P. f. melitensis eta Eskoziako P. f. borealis kasu.

Phragmatobia fuliginosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaArctiidae
LeinuaArctiini
GeneroaPhragmatobia (en) Phragmatobia
Espeziea Phragmatobia fuliginosa
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaTaraxacum eta Rumex

Deskribapena aldatu

Haren hegal-tamaina 35-45 mm-ra irits daiteke. Aurreko hegoak kanela-marroiak dira, eta erdian orban beltza dute; sabelak eta atzeko hegalek, berriz, kolore gorri deigarria dute, orban beltzekin. Kolore horrek harrapariei ohartarazten die toxikoak direla.

Azpiespezieak aldatu

  • Phragmatobia fuliginosa borealis (Staudinger, 1871) (Eurasiako iparraldeko eskualdeak)
  • Phragmatobia fuliginosa melitensis (O. Bang-Haas, 1927) (Malta)
  • Phragmatobia fuliginosa paghmani (Lének, 1966) (Transcaucasia: Azerbayan; Iráqeko iparraldea; Afganistan; Erdialdeko Asia; Kazakhstango hegoaldea; Txina: Xinjiang-eko mendebaldea)
  • Phragmatobia fuliginosa pulverulenta (Alphéraky, 1889) (Txina: Xinjiang-eko ekialdea, Qinghai, Mongoliako hegoaldea; bereziki, Kazakhstango hego-ekialdea)
  • Phragmatobia fuliginosa rubricosa (Harris, 1841) (Ipar Amerika)
  • Phragmatobia fuliginosa taurica (Daniel, 1970) (Ekialde Hurbila: Turkiako hegoaldetik Palestinara)

Biologia aldatu

Tximeletak maiatzetik abuztura egiten du hegan, eremuen arabera. Arrautzak gris gorrixkak dira. Larba gris argitik ilunera bitartekoa da, burua marroi iluna duena. Gorputza ilez estalia dago erabat. Belarra zenbait landare belarkarez elikatzen da: Rubus fruticosus, Prunus spinosa, Filipendula ulmaria, Plantago lanceolata, Senecio jacobaea, Taraxacum officinale. Krisalida beltza da, eta abdomena horiz markatuta du.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu